Skip to main content

Azken bideoak: Langabezia

bideoa prestatzen
49.757 langile daude Nafarroan aldi baterako lan kudeaketa txostenen eraginpean

2020-05-05
49.757 langile daude Nafarroan aldi baterako lan kudeaketa txostenen eraginpean. Horietatik 45.000tik gora COVID19aren eraginez eskatutakoak dira.
bideoa prestatzen
Apirilean 13.507 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian

2020-05-05
2019ko apirileko datuekin alderatuta, langabezia ia %20 hazi da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan eta %24,13 Nafarroan. Koronabirusaren pandemiak eragin negatiboa izan du Hego Euskal Herriko enpleguaren bilakaeran, lau herrialdeetako langabeziaren igoera orokorra izan baita, Espainiako Enplegu Ministerioak astearte honetan argitaratutako datuen arabera.
bideoa prestatzen
Imanol Esnaola (Gaindegia): 'Uztailean ezagutuko dugu egungo langabeziaren benetako argazkia'

2020-04-29
INEk lehenengo hiruhileko langabezia datuak plazaratu berri ditu, Koronabirusaren aurreko argazki horrek ez du egungo egoera jaso. Hamaika telebistarako horren analisia egin du Imanol Esnaola Gaindegiako koordinatzaileak
bideoa prestatzen
Nafarroako langabeziak % 6,75 egin du behera, baina 3.400 pertsona gutxiago daude afiliatuta

2020-04-28
Nafarroako Gizarte Segurantzan 3.400 pertsona gutxiago daude afiliatuta, eta %6,75 egin du behera langabeziak. Carmen Maeztu kontseilariak adierazi du inkestak ez dituela birusaren ondorioak aintzat hartu
bideoa prestatzen
Jon Bernat Zubiri (Ekonomialaria): “Joera aldaketa izan du NDFk eta politika sozialak eta langileriaren aldeko politikak sustatzea aholkatu du azken txostenean”

2020-04-15
Nazioarteko Diru Funtsak egindako aurreikuspenen arabera, bataz beste, eurogunean %7,5 egingo du behera BPGk, eta langabezia %10,4tik gorakoa izango da. Ekonomia globalari dagokionez Depresio Handiaz geroztik izandako krisi handienari aurre egin beharko zaiola esan dute. Jon Bernat Zubiri ekonomialariak NDFren txostena aztertu du eta etorkizuneko joeren inguruan hitz egin du.
bideoa prestatzen
14.364 langabe gehiago daude Hego Euskal Herrian pandemia hasi zenetik

2020-04-02
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, bataz beste, %9 igo da langabezia-tasa. Orain arte, historikoki jasotako zifrarik altuena da. Horrez gain, Aldi Baterako Enplegu Erregulazioko Espedienteei dagokienez, 26.600 dosier aurkeztu dira Hego Euskal Herrian, eta horrek 166.000 langileri eragiten die.