Skip to main content

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Pentsionistek "ezinegona" adierazi dute Nafarroako adinekoen egoitzaen egoeraren berririk ez dutelako

2020-05-18
Pentsiodunek salatu dute apirilaren 27an idatzizko eskaera Gizarte Zerbitzuen sailean aurkeztu zuten arren “komunikabideek argitaratzen dituzten datu estatistikoak baino” ez dituztela jaso.
bideoa prestatzen
Milaka langile itzuli dira gaur Hego Euskal Herriko lantegietara

2020-04-14
Eraikuntzako eta industriako langileen laurden bat lanera bueltatu da gaur Hego Euskal Herrian, eta ezarritako osasun neurriak bete behar izan dituzte lanaldietan. Halere, sindikatuek ohartarazi dutenez salbuespenak ere badaude, eta langileen bermeak “kolokan” egonez gero planto egiteko deia egingo dute. Martxoaren 16tik Eusko Jaurlaritzak etenda ditu lantegietako osasun ikuskaritzak eta lantegi batzuetan gaur sindikatuetako kideak aritu dira baldintzak betetzen direla ziurtatzen.
bideoa prestatzen
Ratio egokiak eskatzeko elkarretaratzea egin dute adinekoen egoitzetako langileek

2020-01-22
Adinekoen egoitzetan ratio egokiak eskatuz elkarretaratzea egin du gaur LAB sindikatuak Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren atarian. Langileek salatu dute, emakumezkoek egiten dituzten zaintza lanak bigarren mailako lantzat jotzen direla oraindik ere, eta horrek azkenean eragina duela hainbat arlotan.
bideoa prestatzen
400 lagun batu dira Hendaian erretreten erreformaren aurkako martxan

2020-01-15
Ehunka pertsonek bat egin dute LABek eta intersindikalak babesturiko martxarekin. Hendaiako Herriko Etxearen eta Intzura ekonomia eremuaren artean igaro da manifestazioa. Horretan, hiriko hiru saltoki handietan hitzartzeak egin dituzte antolatzaileek erretiro erreformaren ondorio kaltegarriak nabarmenduz. Zehazki, Carrefour Market, Intermarche eta Lidl saltokien aurrean gelditu dira eta blokeo ekimenak burutu dituzte.
bideoa prestatzen
Pentsio sistema duina bermatzeko eskaria erregistratu dute Parlamentuan

2019-12-16
Ehunka pentsionistek bat egin dute gaurkoan pentsio duinak eskatzeko manifestazioan. Haiekin batera, gizarte eragileetako kideek ere aldarrikapenekin bat egin dute.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek mobilizazioak egin dute 97. astez jarraian

2019-11-18
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan manifestazioak burutu ostean, astelehenero legez pentsiodunen plataformek elkarretaratzeak egin dituzte, Iruñea, Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletxeen aurrean.