Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Manifestazioak

bideoa prestatzen
Lan prekarietatearen aurkako manifestazioa burutu zen Iruñean larunbatean

2019-01-26
Milaka pertsona batu zituen larunbatean ospatu zen prekarietatearen aurkako manifestazioak. Gaztelu plazan abiatutako martxak «Landatik hirira, prekaritatearen aurka» leloa zuen eta Huerta de Peraltako grebatik ondorioztatutako hitzarmena txalotzeko balio izan zuen.
bideoa prestatzen
Pentsiodunek Eusko Jaurlaritzaren "borondate falta" salatu dute manifestazio masiboaren bidez

2018-12-17
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eskatu dituzte «pentsio duinak», eta adierazi dute gobernuei «presio egiten» jarraituko dutela kalean, beren eskakizunak bete arte. Oraindik ere, gutxiengo diru sarrera 1.080€ izatea da haien borrokaren helburua. Gaur, beste astelehen batez bere aldarriak kalera eraman dituzte.
bideoa prestatzen
Pentsiodunak, Gasteiz eta Madrilgo aurrekontuekin kezkatuta

2018-11-05
Hala azaldu dute beste astelehen batez Bilboko udalaren aurrean egindako mobilizazioan. Madrileko aurrekontuen inguruan PSOE eta Podemosen aurreakordioa gelditzeko enpresarien presioa salatu dute. EAEkoen inguruan, EAJk Bilduren proposamenaren inguruan azaldutako jarrera gaitzetsi dute, baina itxaropenerako eta bultzatzeko jarraitzeko deia eginda.
bideoa prestatzen
Aurrekontuen negoziazioak gertutik jarraitzen dituzte pentsiodunek

2018-10-22
Bilboko udaletxean elkartu dira astelehenero bezala pentsiodunak eta Madrilen eta Gasteizen negoziatzen dauden aurrekontuei buruz aritu dira bereziki. Orain arte Podemos eta PSOEk adostutakoa ez da nahikoa haien aburuz eta mobilizatzen jarraituko dute.
bideoaren irudia
Euskal Herriko sistema finantzario publikoaren aldeko giza katea egin dute gaur

2014-05-06

Eragile sozial eta sindikatu ezberdinek euskal erakunde publikoei, alderdi politikoei, gobernuei, legebiltzarrei, foru aldundiei eta udalei sistema finantzario publiko baten alde erabaki politiko eta legegileak har ditzaten eskatu diete. Horretarako Bilboko udaletxetik Kutxabanken egoitzaraino giza katea egin dute.

bideoaren irudia
Inbiomed-eko langileek ikerkuntza babesten jarraitzeko eskatu diote Kutxari

2013-05-10

Ibiomed kinka larrian dago. Ama zelulen bidez gaixotasunak ikertzen dituen proiektuak ez du Kutxatik lehenago jasotzen zuen diru laguntza izango. Horrenbestez, langileak kaleratu eta lan erregulazioa egingo dute. Hau ekiditeko eta Kutxari ikerkuntza babes dezan eskatzeko protesta egin dute.