Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Banka

bideoa prestatzen
Bankuek eta putre funtsek uko egin diote kaleratzeko arriskuan dauden bi familiekin hitz egiteari

2019-10-30
Orain dela hilabete batzuk salatu zuten Mikel eta Aurelio herritarren etxe kaleratze arriskua. Putre funts batek eskuratu zituen bien etxeak, eta egun euren egoera aldatu den arren -lanean ari dira biak- Coral Homes eta Caixak uko egin diote irtenbide bat negoziatzeari.
bideoa prestatzen
Legea aplikatuz, hipotekako kuoten 5 urteko karentzia exijitu du 'STOP Kaleratzeak' plataformak

2019-10-03
12 kuota edo gehiago zor duten bezeroei, bankuek bost urteko karentzia bat eskaintzeko eginbeharra dutela azaldu du plataformak, baina hori ez dela inoiz gertatzen salatu dute.
bideoa prestatzen
2019an Nafarroako ekonomia %2,7 haziko dela iragarri du Laboral Kutxak

2019-09-25
Laboral Kutxak Nafarroako ekonomiaren %2,7ko hazkundea iragarri du 2019rako. Hala azaldu du erakundeko ikerketa arduradunak, Joseba Madariagak. Aurtengo datu ona baina, datorren urteko aurreikuspen txarrak lausotuko du, %2,2ko erorikoa espero baitu Mondragon Kooperatibako aurrezki kutxak.
bideoa prestatzen
Zer da IRPHa?

2019-09-16
Luxenburgoko auzitegiko abokatuak esandakoaren harira izan dugu askok IRPH indizearen berri. Zertan oinarritzen da hipoteken itneresak zehazten dituen indize hau? Zer ezberdintasun ditu askoz ezagunagoa den Euribor indizearekin? Gaia argitzen lagundu digu Ander Abuin abokatuak.
bideoa prestatzen
BBK eta Vital fundazioen demokratizazioa eskatu du Kutxabank Publikoa plataformak

2019-07-10
Kutxabank erakunde erdipublikoa izaten jarraitzeko, BBK eta Vital fundazioak demokratizatu behar direla nabarmendu dute Kutxabank Publikoa osatzen duten sindikatu eta eragileek.
bideoa prestatzen
Bi etxe kaleratzeren aurkako elkarretaratzea egin dute CaixaBankeko egoitzaren aurrean

2019-06-04
CaixaBankek putre-funts batekin akordioa erdietsi ostean, bi etxe kaleratze betetzeko agindua eman du. Bi kasuetan akordioak erdietsi zituen bankuak jabeekin. Etxe kaleratzeen aurkako plataformak putre-funtsen presentzia geroz eta handiagoa dela salatu du.