Skip to main content

Azken bideoak: Artea

bideoa prestatzen
80 urte bete ditu Valie Export artista feministak

2020-05-11
Generoaren indusketan aitzindari, bere gorputza du esperimentaziorako esparru 1967az geroztik.
bideoa prestatzen
Pandoraren kutxaPandoraren Kutxa | Konposteroen dantza, Zirkozaurre konpainia eta Oreka TX-en emanaldia!

2020-05-01
https://hamaika.eus | Tok, tok! Arteaz gozatu nahi? Sartu Pandoraren Kutxan! Saio honetan, Pantxika eta Konfusorekin birziklatzen ikasiko dugu, eta konposteroen dantza egiten ere bai. Zirkozaurre konpainiak 'Tiempo' ikuskizuna eskainiko digu, eta Oreka TX taldeak, berriz, 'Pikotailuke' ikuskizuna. Paperezko txontxongiloak ere egiten ikasiko dugu Espai La Baykako lagunekin.
bideoa prestatzen
Etxetik ere kulturak fruituak ematen jarraituko du

2020-04-29
Udaberriaren hasierak etxean harrapatu gaitu, baina kalean loreak hazi diren bezala, gure kulturgileek etengabe eskaini dute euren sorkuntza etxetik. Halaxe, etxetik, Artekalen bilduko ditugu gure kulturaren azken berriak. Aste honetan Jose Luis Zumeta margolaria, Barricadaren lehen kontzertuaren 38. urteurrena eta Maiatzaren Lehena artearen ikuspegitik.
bideoa prestatzen
Fermin Munarriz (Kazetaria): “Zumeta oso artista herrikoia da, oso estimatua”

2020-04-29
Jose Luis Zumeta margolariaren heriotzak astindu zuen Euskal Herria joan den ostegunean. Euskal abangoardiako artista izan zen, euskal kulturarekin eta bere herriarekin konprometitua. Fermin Munarriz Zumetarekin harremana izan zuen kazetariak ondo ezagutzen ditu pintorearen ibilbidea eta eragina.
bideoa prestatzen
Koronabirusaren aroko hirien ilustrazioak

2020-04-25
Gonbite berezia jaso dute mundu zabaleko hainbat artistek "New Yorker" aldizkariaren bidetik: bizitoki duten hiria marraztuz berrogeialdiko irudia islatzea. Izan ere, lurralde eta urbe handi batetik bestera aldea dago. Urrunera joan gabe, Euskal Herriaren adibide dugu. Hegoaldean, ezinbesteko jarduera eta mugikortasuna dago baimenduta soilik. Ipar Euskal Herrian, tarte batez ateratzeko baimena badute ariketa fisikoa egin ahal izateko.
bideoa prestatzen
Jainkoa emakumezkoa da eta beltza

2020-04-25
Harmonia Rosalesek, afrokubatarra jatorriz, 34 urte ditu. Emakume beltzak egungo jendartean jokatzen duen rola aztertzen du, kezkaz, bere obretan. Historiaren ibilbidea gogotik aztertu du, eta etenik gabeko ikasketa prozesua eta gizartea eraldatzeko nahia nabarmentzen dira Rosalesen ekoizpenean. "Jainkoa emakumezkoa da" adierazi izan da hainbatetan aldarrikapen gisa, baina Rosaselentzat emakumezkoa izateaz gain beltza ere bada.