Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Artea

bideoaren irudia
GetxoArte, sortzaile berrien erakusleiho

2016-11-03

GetxoArte praktika garaikidearen aretoaren hirugarren edizioa da aurtengoa. Azaroaren 4tik 6ra 30 artistaren lanak egongo dira ikusgai Areetako Geltokia plazan. Disziplina anitzak aurkitu ahal izango dira bertan.

bideoaren irudia
Udane Juaristi margolariaren txokoa

2016-10-06

Azkoitira hurbildu gara Udane Juaristi margolariaren lantokia ezagutzera. Bere lana ikusi eta ibilbidea errepasatu dugu.

bideoaren irudia
Hysteron, gorputzen arteko tentsioa

2016-09-29

Kamera estenopeikoa baliatuz sortu ditu "Hysteron" erakusketako argazkiak Nagore Legarreta hernaniarrak. Teknika primitibo honen bidez, giza harremanen inguruko gogoeta egin du argazkilariak, norberaren espazio pertsonala eta ingurukoenaren arteko tentsioari buruzko hausnarketa. Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko ganbaran izan gara bere lana hurbiletik ezagutzen.

bideoaren irudia
Shakti Olaizola, kontortsioa ogibide bihurtu duen artista

2016-05-19

Shakti Olaizolak Arte Ederretan egin ditu bere ikasketak, baina dantza akrobatikoan, klownean eta batez ere kontortsioan topatu du bere ogibidea. Disparate konpainiaren kide izan zen, 2012an bere bakarkako proiektuari ekin zion arte. “Irakurtzen” deitzen den ikuskizuna sortu zuen orduan eta ostean, 2013an “Irakurriz” lana estreinatu zuen. Egunerokotasuneko objetuak dantzan jartzen ditu ikuskizun berezi honetan, dantzaz, kontortsioaz eta ahotsaz ere baliatuz. Nola bukatuko da bidaia?

bideoaren irudia
Soinuaren artea eta musika esperimentala

2016-04-07

Soinu arte eta musika esperimental garaikidea lantzen dute Oier Iruretagoiena eta Enrique Hurtadok. Soinu sorkuntzako eta inprobisaziorako tailerra eskaintzen dute Bilboko Alondegian. Kontzientzia piztea dute helburu, musikaren bideetatik ateratzen diren soinuak entzuteko eta sormena garaitzeko. Bi sortzaileekin izan gara.

bideoaren irudia
La Publika laborategia gurera ekarri dugu

2016-03-03

Maria Mur Dean artistarekin La Publika laborategiaz aritu gara kultur solasaldian. Arte-ikerketarako laborategi moduan aurkeztu dute, Consonni ekoiztetxearen eta Donostia 2016 bulegoaren ekimenez. Artearen eta esparru publikoaren arteko loturez hausnartzea du helburu.