Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Arteak Ireki, ostalariak eta sortzaileak elkar lotuta Eusko Jaurlaritzaren araudi berriaren aurka

2019-02-22
Eusko Jaurlaritzaren Ikuskizun Publikoetarako araudi berriaren arabera, urte baten buruan, tabernetan gehienez 12 aktuazio egin ahal izango dira. Honen aurrean, Arteak Ireki plataforma sortu dute, ostalari eta sortzaileekin. Aniztasuna ardatz, hainbat izan dira ekimenarekin bat egin duten musikari edo antzezleek. Askok, euren iritziak sare sozialetan azalduz. Jaurlaritzaren erabakiaren kontra azaltzeko asmoz, Gasteizen, elkarretaratzea eta kontzertua egin dituzte Arabako hiriburuko kaleetan. Horrekin batera, delegaritza bat Eusko legebiltzarrean egon da.
bideoa prestatzen
Niña Coyote eta Chico Tornadok "Aitzstar" diskoa aurkeztu dute

2019-02-22
Niña Coyote eta Chico Tornadok “Aitzstar” diskoa aurkeztu dute Intxaurrondoko Kultur Etxean. 5 abesti jo dituzte zuzenan prentsaren aurrean diskoaren nondik norakoak erakusteko. 11 abestiz osatutako disko da eta kanta guztiak Koldo eta Ursulak sortu dituzte, Azeri eta Herio abestiko hitzak izan ezik. 2018ko azaroan grabatu zuten Bartzelonako Casamura Estudioetan eta bira martxoaren 2an hasiko dute Kanariar irletan.
bideoa prestatzen
La Polla Records punk talde gasteiztarra bueltan da

2019-02-22
Aguraingo taldeko 3 kide batu dira sortu zutenetik 40 urte pasatu ondoren. Usurbilen aritu dira diskoa grabatzen. Evaristo Páramos, Manolo Garcia eta Abel Muruarekin batera egongo da eskenatokietan. Antza denez, Gatillazo taldeko gitarra eta bateriak lagunduta egongo dira gira berri honetan. Paramos buru duen taldea duela 16 urte urte desegin zen, eta, Euskal Herrian ezagunenetakoa izan den musika taldea bueltatuko da. Naiz-en arabera, La Polla Recordsek nazioarteko bira bat egingo du, gutxienez, zortzi herrialdetan barrena. Momentuz ez dute xehetasun gehiago eman.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #61: Drumkopters + Petti

2019-02-21
Lehen erreportajea osatzeko Drumkopters taldearekin egin dugu zita Bilboko Sarean kulturgunean. Txini, Miren eta Korta dira Drumkopters, eta agur biran murgilduak daude taldearen amaiera idazten. Jarraian nafarroako Bera herriko paraje ederretara egin dugu bidai, errekatxo eta bidexka artean galtzeko. Petti handiarekin egin dugu hitzordua bertan, zuzenean grabatu duen disko berriaz gehiago jakin nahiean.
bideoa prestatzen
Maider Zabalegik Bidean disko berria aurkeztu du

2019-02-21
Maider Zabaldegik bere bigarren diskoa aurkeztu du, Bidean izenburupean. Orain arte Maider izenarekin sinatu izan du, baina 2019tik aurrera Maider Zabalegi izango da izen artistikoa. Disko hau azken bi urte hauetan abeslariak bizitako esperientzien eta hausnarketen isla dela adierazi du. Bederatzi kantez osatutako disko honen estilo nagusia pop-rocka da, baina, americar folk, balada, rock eta country ukituak ere baditu. Gorka Urra, Urbil Artola, Maria Soriazu, Karlos Aranzegi eta Santi Romano izango dira Maiderren taula gaineko kideak. diskoan beste artista batzuren laguntza eta kolaborazioak izan ditu. Bestalde, letrei dagokionez hainbat gai erakutsi ditu; Onartu du maitasunari asko abesten diola, baina, berarentzat maitasuna anitza da, errefuxiatuen inguruan kantu bat badu, motxiladun haurren inguruko beste bat, minbiziari buruz, heriotzari buruz, azkenean edonork hausnartzen dituen gaiak kantura ekarri dituela adierazi du Maider Zabalegi musikariak.
bideoa prestatzen
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren VI.edizioa aurkeztu dute

2019-02-20
Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituaren IV.edizioa aurkeztu dute. Musika eta formatu txikiko arte eszenikoetako zirkuitua da eta bi helburu nagusi ditu: musika eta arte eszenikoetako arloetako Gipuzkoako talentuak balioan jartzea eta bultzatzea, bereziki gazteak eta Gipuzkoako ezenari dinamizazioan laguntzea, klub eta antolatzaileei babesa emanez. Aurtengo edizioan 74 lagunek eman dute izena musikaren arloan eta 27 arte eszenikoetan. Horietatik 34 hautatu dituzte. Zirkuituan 6 artistak hartuko dute parte; musikaren arloan Ainhoa Larrañaga, Anai, Flavio Bántera eta Lemy Rivera dira eta arte eszenikoan Type “Entre comillas” antzezlanarekin eta Txinparta Antzerki Taldea “Zurrinbiloan” antzezlanarekin. Bestalde, Kutxa Kultur programaren bidez beste 6 musika talde hautatu dira; Sara Zozaya, Espagueti, Ghau, Raitx, Ro eta Tenpera.