Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
"Kanta Txikien Indarra" aldarrikatu du Josu Bergarak

2016-03-10

Josu Bergara musikari bizkaitarrak "Kanta Txikien Indarra" izeneko laugarren diskoa aurkeztu digu. Abeslariak hamar kantu berri eta lau zaharrez osatu du lana, eta zuzenean grabatu zituen Bilboko Kafe Antzokian. Melodien garrantzia eta freskotasuna agerian daude disko berrian. Berarekin hitz egin dugu xehetasun gehiago ezagutzeko.

bideoaren irudia
Jurgi Ekizaren bakarkako lanean barneratu gara

2016-02-25

"bH036" izena jarri dio Jurgi Ekizak bere bakarkako diskoari. Urtebeteko lanaren emaitza da. Pertsonala, oso barrenetik atera. Aspalditik gordeta zituen kantak eta ideiak ditu oinarri. Berarekin izan gara.
 

bideoaren irudia
Hurbilean | Aiora Renteria musikaria

2016-02-19

Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariarentzat terapia modukoa da oholtza gainera igo eta kantuan hastea. Era honetan, taldekideekin batera, barrenak hustutzen dituela dio. Abestuz ez bada, ordea, kosta egiten zaio bere kezkak eta gogoetak besteekin elkarbanatzea. Guk, aldiz, lortu dugu Hurbilean saiora ekarri eta gure besaulkian eseritzea. Zea Mays taldearen ia 20 urteko errepasoa egitearekin batera, Aiora Renteria gertutik ezagutu dugu.

bideoaren irudia
Hurbilean | Mikel Urdangarin musikaria

2016-02-05

2015a urte berezia izan da gure gonbidatuarentzat. Mikel Urdangarin, gitarra eskuan, bakar-bakarrik aritu da oholtzaz oholtza hainbat kantu berri eta bere ibilbidean horren ezagun egin diren lanen moldaketak eskaintzen. Aurreikusi zuenaren arabera, pasa den urterako proiektua zen hura, baina oraindik ere kontzertu zerrenda luzea du aurretik eta horien artean tartetxo bat hartu du gurera etortzeko. Bere ibilbidea errepasatu dugu, bere kantugintzaren inguruan hausnarketa egin dugu eta etorkizunera begira dituen asmoez galdetu diogu.

bideoaren irudia
Soinuaren bidaia tronboi doinuen bidez

2016-01-21

Alberto Urretxo tronboi joleak "Soinuaren bidaia" diskoa aurkeztu digu. Hainbat errezitaldi eta kontzertu eman ditu solista moduan Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Bakarlari moduan argitaratutako lehen diskoa aurkeztu digu.

bideoaren irudia
Jabier Muguruzak Tonetti anaiak ditu bidelagun disko berrian

2016-01-14

Bere ibilbideko hamalaugarren diskoa plazaratu du Jabier Muguruza musikari gipuzkoarrak. "Tonetti Anaiak" da lanaren izena eta jazz munduan eskarmentua duten musikariekin osatu du. Hala nola, alboan izan ditu Mikel Azpiroz, David Gomez, Ignasi Gonzalez eta Gorka Benitez musikariak.