Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
"Azken Gezia" jaurti du EH Sukarra bandak

2015-12-10

Beteranoa da Mikel Gorosabel musika munduan, aspaldian bezala, Asier Serrano idazlearen laguntzaz "Azken Gezia" hamargarren diskoa plazaratu du EH Sukarra bandarekin. Baino azkena al da?

bideoaren irudia
"E" diskoaz aritu gara Enkore taldearekin

2015-12-08

Enkore taldeak bere estiloa bereziki islatzen duen "E" lan berria kaleratu du. Izenburuan bertan islatu nahi izan dute euren nortasuna oso ondo islatua agertzen dela diskoan. Hori bai, ausartagoa ere badela aitortu digute.

bideoaren irudia
Borja Estankonaren "Ardatza"

2015-12-08

Bakarkako bideari segida eman dio Borja Estankona musikariak. "Ardatza" da bere lan berria, hirugarrena dagoeneko. Berarekin hitz egin dugu diskoaren mamia ezagutzeko.

bideoaren irudia
"Nola?" da Fermin Muguruzaren proiektu berria

2015-12-07

Hamar urte igaro dira Katrina urakanak New Orleans hiria astindu zuenetik. Ezbeharra gogoan hartuta, hamar kantuz osatutako "Nola? Irun Meets New Orleans" lana plazaratu du Fermin Muguruzak. Diskoaz gain, "Nola?" deituriko dokumentala aurkeztu du.

bideoaren irudia
Bilduma bereziarekin ospatu du Maukak bere bosgarren urteurrena

2015-12-06

Mauka Musikagintzak bost urte bete ditu. Hori ospatzeko "Mauka Vol. 1" diskoa kaleratu du. Bertan, diskoetxeko hainbat talderen kantu argutaratu gabeak eta hauen gustuko taldeen bertsioak bildu dituzte. Durangoko Azokan euren gunera hurbildu, eta zigiluko arduradunekin ez ezik, Skakeitan eta Voltaia taldeko kideekin ere hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Zazpi deabru, zazpi tentaldi

2015-12-05

Gipuzkoako Kudai taldeak "VII" lan berria argitaratu du. Oraingoan, zazpi deabruren istorioa baliatu dute zazpi tentaldi irudikatzeko. Euskarazko metal industrialari bide emanez, disko ilun bezain melodikoa osatu dute. Borja Fernandez gitarra jotzailearekin izan gara.