Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoaren irudia
Su txikian, lasai eta presa barik dator Seiurteren azkena

2015-06-11

Berrizko Seiurte taldeak "Ezpalak" lan berria argitaratu du. Lasai eta presarik gabe egin du taldeak lan berria. Estutzen duen helmugarik gabe. Noizbait, abesti berri bat izango denaren hariari helduko dioten zihurtasunarekin. Filosofia horri jarraituz sortu ditu Seiurte-k bere ezpalak. Iokin Elorza gitarra jotzaile eta abeslariarekin izan gara.

bideoaren irudia
“Pizti asko daz Euskal Herrian”

2015-06-04

Ondarruko Piztiak taldeak lan berria du kalean “U” izeneko lana. 16 urteren ondoren laukote formatua berreskuratu du Piztiak-ek, Jesus Galan gitarrista taldera itzuli baita. Diskoaren finantzazioan laguntzeko taldeak zabaldutako crowdfunding kanpainan ekarpen ekonomikoa egin zuten lagunek izan zuten entzuteko lehen aukera eta lana “oso Piztiak” dela esan zuten.11 kantu biltzen ditu u-k, eta horietako bat, “Lehen urtebetetzea zu gabe”, Aitzol Aramaio zinemagile eta Piztiak-eko kideen lagun mina zenari eskainia dago. Ohi bezala, Kirmen Uriberen letrak daude lanean eta Petti kantariak ere parte hartu du disko berri honetan.
 

bideoaren irudia
Errenteria dantzan jarri du Musikaldiak

2015-05-14

Musikaldia ekimenak sekulako arrakasta izan du Errenterian. 46 musika eta dantza eskolatako 3 mila ikaslek hartu dute parte herriko bederatzi gunetan.

bideoaren irudia
Erroetara itzuli nahi du Kalakan taldeak

2015-04-30

"Elementuak" izeneko bigarren diskoa plazaratu du Ipar Euskal Herriko Kalakan hirukoak. 14 kantu berri batu dituzte. Madonnarekin izandako esperientziaren ondoren, euren erroetara bueltatu nahi izan dute. Jamixel, Thierry eta Xanen disko berria eskuratu nahi izanez gero, ez bilatu dendetan kontzertuen ostean izango dute soilik salgai.

bideoaren irudia
Dantzarako musika maite duten Anai Arrebak

2015-04-16

Bueltan da Anai Arrebak taldea. Disko berria argitaratu dute, eta oraingoan beraien soinu esentziari eta espirituari eutsio diote. Ordea, eboluzioaren alde egin dute. Erro beltzeko musika, pop, funk eta disco doinuak, rocka, melodiak eta elektronika aurkituko ditu entzuleak disko berrian. Marga eta Iñaki Altolagirre anai-arrebekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
“Musika maite dugulako antolatzen dugu Lekuek”

2015-03-05

Bigarren urtez antolatu dute Gernikan Lekuek jaialdia. Ohiko musika jaialdien metodologia alde betera utzita, Lekuek, aste oso batean eta herriko, txoko, tabena eta elkarte ezberdinetan egiten duten jaialdia da. Aurten martxoaren 8tik 15era gauzatuko da eta 30 musika emanalditik gora batuko ditu. Gainera festibalak salgai jarri duen bonoari esker, 20 euroren truke jaialdiko ekitaldi guzti guztietan parte hartzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.