Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
43. Getxoko Jazzaldian 20 kontzertu eskainiko dituzte

2019-06-19
Getxoko Jazzaldiaren 43. edizioa izango da uztailaren 3tik 7ra. 80 musikarik hartuko dute parte bertan, berrikuntza bezala Muxikebarri izango da oholtza nagusia.
bideoa prestatzen
Berri Txarrak taldeak datorren ostiralean jasoko du 2019ko Adarra Saria

2019-06-19
Donostiako Udalak euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria da. Mikel Laboak jaso zuen lehen aldiz sari hau, 2014an. Aurten, Aholku Batzordeak Lekunberriko musika taldearen ibilbide artistiko eta profesionala eta euskal nahiz nazioarteko publikoarengan duen eragin izugarria hartu ditu kontuan sariaren irabazlea aukeratzeko. Taldeak, ekainaren 21ean, eguerdian, jasoko du saria Donostiako alkatearen eskutik eta, egun berean, kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian. Bestalde, Berri Txarrakek Kobetamendin egingo du Ikusi Arte biran agindu zuen kontzertu erraldoi eta historikoa. Uztailaren 14an, hamabost gonbidatu bereziren laguntza izango du taldeak “Berri Txarrak lagun artean” izenez deitu duten kontzertu honetan. “Enrique Villarreal” El Drogas, Leire Iseo, Airoa Renteria edo La M.O.D.A. –ko David Ruiz, besteak beste. Gainera, Durangoko Azokako Ahotsenea sortzaileen guneak, ekitaldia euskal musikaren erakusleiho bilakatu nahi du. Hala, Triangelu Karpa eta Basoa eszenatokietan 8 euskal taldek joko dute. Diabolo Kiwi, Iont, Patx & Run, Huts, Dukka, Natali, Atzapar eta Larra Bideakek, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Hiri guztira zabalduko da Bilbo BBK Live jaialdiaren 14. edizioa

2019-06-18
Last Tour-ek aurtengo Bilbao BBK Live jaialdia aurkeztu du Bilboko Udaletxean. Uztailaren 11tik 13ra bitartean 100 talde baino gehiago arituko dira Kobetamendin zein Bilbon zehar kokaturiko lau eszenatokitan. Horietatik zortzi baino ez dira Euskal Herrikoak eta seik egiten dute euskaraz euren kantetan.
bideoa prestatzen
Nazioarteko 12 banda, Amorebieta-Etxanoko 'Haizetara' jaialdian

2019-06-14
Beste urte batez, "Haizetara" jaialdiak nazioarteko fanfarreak, bandak eta kaleko musikariak bilduko ditu Amorebieta-Etxanon. XIV. edizioa izango den honetan, bederatzi bandek hartuko dute parte, 10.000 euroko saria duen lehiaketan. Instrumentista onenari 1.000 euroko saria emango zaio ,eta, Amorebieta-Etxanora gerturatzen den publikoak, beraien bozkekin, 4.000 euroko saria banatuko du. Benin, Erresuma Batua, Katalunia, Euskal Herria edo Espainiatik etorriko dira bandak, estilo eta nortasun ezberdinekoak. Asteburua biribiltzeko ekintza osagarriak ere egongo dira: jam sessionak, swing dantzak, musika tailerra, "Katxarrismos" erakusketa etb. Gainera antolakuntzak tabernak, sagardotegia eta garagardotegia jarri ditu gerturatzen direnek tartetxo bat hartu dezten kontzertuen artean.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #73: McOnak + Ilargi Agirre + Albisteak

2019-06-13
Lehen erreportajean McOnak taldea izango da protagonista. Lekeitiko bandak gernikan du entsegu lokala eta bertan prestatu dituzte "Gure Naufragioak" diskoko abestiak. Hitz Bitan atala bueltan da, eta aste honetan Ilargi Agirre bateria jotzailea gonbidatu dugu. Saioa borobiltzeko albiste laburren tartea izango dugu.
bideoa prestatzen
Gazteluleku elkarteak omenaldia egin dio La Pamplonesa bandari

2019-06-13
Atzo iragarri zen La Pamplonesa bandak botako duela sanferminetako txupinazoa eta mendeurreneko ospakizunek ez dute etenik. Gaurkoan Gazteluleku elkarteak errekonozimendua egin die.