Skip to main content

Azken bideoak: Musika

bideoa prestatzen
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela

2019-03-21
Itziar Okarizek sortu du 80. Donostia Musika Hamabostaldiko kartela. Bere Baron Ashler performancean dago oinarritua. Testu bera irakurtzen duten bi pertsonen arteko topaketa irudikatzen du kartelak: orden desberdinean irakurtzen dute testua eta, azkenean, batera irakurtzen dute, korua eginez.
bideoa prestatzen
Juantxo Skalarik diska-liburua aurkeztu du

2019-03-20
Juantxo Skalarik “Memorias de kalle y tren” liburua aurkeztu du. Liburua musikari iruindarraren arte ibilbidearen 25. Urteurrenean heldu da eta 2012an Europan zehar gitarra eskuan egindako bidaia du ardatz. Musikariaren ibilbidea errepasatzen duen liburua da, Juantxo Skalariren sustraietara helarazten duen gida.
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #64: Moxal eta Hibai Deiedra

2019-03-13
Moxal izenaren atzean dagoen Hannot Mindegia musikariak "Zaldikatu" diskoa kaleratu berri du, bere musika bidean bakarkako lehen lana.Bigarren erreportajea osatzeko Portugaletera egin dugu bidai. Itsasoari begira topatu dugu Hibai Aiestaran musikari eta idazlea, gitarra eskuan eta "Porrotaren zaporea" liburua besapean.
bideoa prestatzen
Mojo workin´jaialdiak rhythm and blues eta soul musikaz beteko du Donostia 10.urtez

2019-03-14
Hamargarren Mojo Workin´jaialdia izango da martxoaren 14tik 17ra. Estatu Batuetako 60.hamarmakadako soul eta blues erritmoak ekarriko dituzte Donostiara. Talde garaikideak eta disko jartzaileek ere egitarauan izango dira. Martxoaren 15ean Akatz, Winfield Parker & The Cookies taldeak zuzenean ariko dira Egiako Gazteszena aretoan. Martxoaren 16an, berriz, Big Bob Railroad, Thelma Jones & The Dixie Cups izango dira Gazteszenako agertokian eta amaiera 17an Tabakaleran izango da.
bideoa prestatzen
Datorren urrian hasiko du bira La Polla Records taldeak

2019-03-13
Madrilen eman duen konferentzia batean adierazi ditu taldeak birari buruzko xehetasunak. 12 kontzertuz osatutako bira izango da, urriaren 19an BECen bat eskainiko dutelarik. Gainera kontzertua disko batekin batera etorriko da, 19 kantu esanguratsu bilduko dituena, baita orain atera duten single berria ere: “Ni descanso, ni paz!” izenekoa. Hasiera batean Euskal Herrian emango duten kontzertu bakarra izango da Barakaldokoa. El Drogas izango dute laguntzaile bezala biran eta latinoamerikan ere izango dira, Argentina, Chile, Mexiko, Uruguay edo Ekuadoren, adibidez. Prentsaurrekoan gogorarazi dute 40. Urteurrenarekin egiten duela bat itzulerak
bideoa prestatzen
MusikaZuzenean TB #63: Huts + Skabidean & The Black Birds

2019-03-07
Kolore ezberdinez jantzita dator MusikaZuzenean telebistaren atal berria! Lehen erreportajea osatzeko Huts taldearekin bildu gara entsegu lokalean. Taldeak "Toxiko" diskoa kaleratu berri du, musikalki rock koordenadetan. Hirukoaren bigarren emaitza luzea da honakoa, indartusua eta erabatekoa.... eta pozoitsua! Segidan, iruñara egingo dugu bidai Skabidean eta Black Birds musika egitasmo berria ezagutzeko. Ska, reegae eta rockstedy giroak lantzen dituen musika egitasmo handia da honakoa, taula gainean 11 musikari batuz.