Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Antzerkia

bideoa prestatzen
Kontzentrazio esparruetako txisteak, Simplicissimus kabaretaren eskutik

2019-11-20
Horrorea testigu, umorea egiten jarraitu zuten Finkek, Grunbaumek eta Gerronek. Berlingo gau giroko emanaldietako izarrak izan ziren gerrartean, baina estu zelatatu zituzten beti. Kontzentrazio esparruetan amaitu zuten. Umorista alemanen horien figura berreskuratu du Tartean konpainiak Simplicissimus kabaretarekin. Patxo Telleriak idatzi du testua eta umore tonu guztiak baliatu ditu horretarako.
bideoa prestatzen
'Erlauntza' antzezlana aurkeztuko dute Gayarren 'Antzerkiaroa' zikloaren baitan

2019-10-29
Udazkeneko klasikoa bihurtu da jada Antzerkiaroa Iruñean, udazkenean euskal antzerkigintza sustatzeko ekimena. Aste honetan, bihar, Erlauntza antzezlana eskainiko da Gayarre antzokian.
bideoa prestatzen
"Utzi mezua seinalearen ondoren" antzezlana estreinatuko dute gaur Arriaga antzokian

2019-10-15
"Utzi mezua seinalearen ondoren", Arriaga antzokian estreinatuko den Arantza Portabalesen azken eleberriko moldaketa aurkeztu dute. Tanttaka antzerki konpainiak antolatuta, Miren Arrieta, Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz aktoreak izango dira oholtza gaineran, emakume ezberdinen bide zidorrak arakatzen dituzten istorioak kontatzeko. Bakardadea, maitasuna edota komunkazioari buruzko gogoetak azaleratuko dira lau emakume hauen begi, aho eta bihotzetatik.
bideoa prestatzen
Primofest, antzerki inprobisatuaren jaialdia Bilbon

2019-10-11
Primo Festen bigarren edizioa antolatu du Impro y Punto antzerki konpainiak, urriaren 10etik 13ra. Rober Bilbao antolatzailearekin hitz egin dugu.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko kale antzerkiz beteko dira Bilboko kaleak Aste Nagusian

2019-07-11
Bilboko Aste Nagusiko kaleko antzerki emanaldiak aurkeztu ditu Itziar Urtasun Bilboko Udaleko jaietako zinegotziak. Abuztuaren 18tik 25era arte 18 ikuskizun antolatu ditu udalak, eta nazioarteko artista zein konpainia euskaldunek eskainiko dituzte ikuskizunak. Erdia baino gehiago euskal konpainiak dira: hemezortzitik hamar, hain zuzen ere.
bideoa prestatzen
Martxan da Kalealdia, Bilboko kaleko antzerki eta arte eszenikoen jaialdia

2019-07-01
Bere hogeigarren edizioan, 29 konpainia hartuko ditu jaialdiak eta 80 ikuskizun baino gehiago ekarriko ditu uztailaren 1etik 7ra bitartean Bizkaiko hiriburuko kaleetara. Gune nagusia Kasilda Iturrizar parkea izango bada ere, hirian zehar hainbat gune hartuko ditu Kalealdiak, Arriaga plaza, Alde Zaharra edota Areatza, besteak beste.