Skip to main content

Azken bideoak: Antzerkia

bideoa prestatzen
Indarkeria matxistari buruzko 'Birritan bortxatua' antzezlana aurkeztu du 'Aldatzen Laguntzen' antzerki taldeak

2020-02-19
Iruñeko talde bortxaketa eta hurbileko beste askotariko bizipenetatik abiatuta, bortxaketa baten epaiketaren lekuko bihurtuko dituzte ikusleak.
bideoa prestatzen
"Macho Man" indarkeria matxistaren kontrako antzerki-instalazioa aurkeztu dute Azkuna Zentroan

2020-02-11
Azkuna Zentroak “Macho Man” antzerki-dokumentu instalazioa aurkeztu du gaur, martxoaren 2tik 15era ikusgai egongo dena. Alex Rigola antzerkigilearen sorkuntza da, eta obrak indarkeria matxista kritikatzen du. Antzerkia 50 minutu inguruko ibilbidea da, 12 gelatan banatuta. Gehienez sei laguneko taldeak gelaz gela joango dira, bertan bilduta dauden datu, epai, adierazpen zein kontakizunak entzuten eta barneratzen, hauekin elkarreragiteko asmoarekin. Helburu didaktikoa duen legez, ikastetxeetara zabalduko da eta hauek dohaneko sarrera izango dute, baita elkarteek eta interes taldeek ere. Taldeentzako prezio bereziak jarriko dira, eta norbanakoentzat 10 eurotan egongo dira salgai, 8 Azkuna Zentroko txartelarekin.
bideoa prestatzen
‘Agua-Ura’ emanaldia larunbatean Atarrabiako kultur etxean

2020-02-06
Larunbat honetan Atarrabiako Kultur Etxean LaPiel Producciones-en 'Agua-Ura' emanaldia izango da. 0-5 urte bitarteko haurrei zuzendutako antzezlana da. Protagonistekin egon gara haien entsegutan.
bideoa prestatzen
'Nahiko antzerki dago euskeraz, baina soberan ere ez da inoiz egongo'

2020-01-17
Iruñea mailan ez da erraza haur eta gazteentzako euskarazko kultur eskaintza aurkitzea. Jaione Urtasun, ipuin kontalaria eta 'Oholtzara salto a eszena' proiektuaren irakaslea da. Irakaskuntzan antzerkiaren beharra azpimarratu digu eta Nafarroako Antzerki eskolako ikasketak ofizialak izatearen aldekoa da.
bideoa prestatzen
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gauerdira arte egongo dira Iruñeko Udalaren erantzunaren zain

2019-11-28
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek gauerdi-arte itxarongo dute Udaletxearen erantzuna. Katxiporretako kideen abokatuak bide judiziala ekiditeko ahalegin guztiak egiteko prest daudela azaldu du prentsaurrekoan, eta Udal gobernuari ikuskizuna bideratzea eskatu dio. Ildo horretan pailazoak prest agertu dira bihar zein beste data batean kontratuan sinatutako “Bizi dantza” ikuskizuna egiteko. Udalak erantzunik emango ez balu, imajinazioa baliatuta beste behin erantzungo dutela adierazi dute.