Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Kezko bola batek itoak birikak liburua

2019-02-12
Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)ilbeltz bekaren irabazlea da Kezko bola batek itoak birikak eleberria.Txalaparta argitaletxeak argitaratu du Miel Anjel Elustondoren 250 orriko libura. Gurutzatzen diren bideak eta gurutzatzen diren munduak. Latinoamerikatik Nafarroako geografia, besteak beste, zeharkatzera eramaten duen istorio bat da. Euskara, literatura, sikarioak, ustelkeria,… giro beltzez ustartutako kontaketa bat plazaratu du Miel Anjel Elustondo idazleak.
bideoa prestatzen
Euskal kulturako ipuinen bilduma aurkeztu dute ipuina.eus webgune berrian

2019-01-25
Ipuina, Euskal kulturako literatur generorik zaharrena daukagu. Bixenta Mogelek "Ipuin Onak" idatzi zuenetik, hamaika forma eta eduki hartu ditu ipuinak. Aldakortasun horrek eta ahozkotasunak dakarren magia horrek, genero ezagun eta erakargarrietako batean bilakatu du. Ipuina.eus webgune berrian, euskal kulturak emandako ipuinen bilduma egin da, XIX. mende hasieratik gaur egunera arte.
bideoa prestatzen
Elefantea, sutondoari begira

2019-01-16
Booktegik Euskaltzaindian antolatutako mahai ingurua Patxi Saez eta Txerra Rodriguez idalezleekin.
bideoa prestatzen
¿Qué está pasando con Iruña Veleia? Liburuaren aurkezpena

2019-01-14
¿Qué está pasando con IRUÑA-VELEIA? Liburuaren aurkezpen hitzaldia izan da, Donostiako Udal liburutegian. Bertan izan dira liburuaren egilea Juan Mari Elexpuru, Idoia Filloy arkeologoa eta Iruña-Veleaiko zuzendari ohia eta Koenraad Van Den Drissche geokimikan doktorea eta Ama Ata blofaren zuzendaria. Hiruen artean azaldu dute liburuak kronologikoki jasotzen dituen 13 urte hauetako lan guztia eta gaur egun arte kasu honen egoera.
bideoa prestatzen
Pamplona Negra Iruñean ospatuko da datorren astean

2019-01-14
Pamplona Negra, nobela beltzan sakontzen den festibala, Iruñeko Baluarte jauregian ospatuko da datorren astean, urtarrilaren 22tik 26ra. Aurtengo edizioak literaturgintzaz haratago joango da eta kriminologia tailerra eskeiniko du. Honetaz gain Iruñean zehar ibilbide gidatua prestatu du antolakuntzak, Nafarroako hiriburuan kokatzen diren eleberrietako krimenak ezagutu eta kokatzeko.
bideoa prestatzen
(H)ilbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea Baztanen

2019-01-10
Hainabt idazle, itzultzaile eta adituk hartuko dute aprte aurtengo edizioan. Horien artean dira Itxaro Borda, Edora Jimenez edo Xabier Etxeberria. Horrez gain, (H)ilbeltza bekaren irabazle izandako Mikel A. Elustondoren “Kexko Bola Batek Itoak Birikak lana ere aurkeztuko da aurtengoan.