Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
"Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldia

2015-10-22

Ixiar Rozas idazlearen "Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldian izan ginen. Iratxe Ezparza eta Lutxo Egiarekin batera, liburuaren ahotsa izan dute hizpide. Saioan bertan esandakoak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Galtzagorri elkarteak 25 urte bete ditu

2015-10-15

90. urtean sortu zen Galtzagorri haur eta gazte literatura elkartea. Hasieratik bi helburu izan dituzte: haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzea eta literatura bera ezagutaraztea. 25 urteurrena ospatzeko hainbat ekimen egin dituzte, tartean, Behiola aldizkariaren zenbaki berezia. Zorionak Galtzagorri!

bideoaren irudia
"Atertu arte itxaron" Katixa Agirreren nobelan barrena

2015-10-08

Katixa Agirre idazlearen “Atertu arte itxaron” nobelan barneratu gara. Road Movie antzeko bat da Euskal Herrian barrena. Uliak bere sorterria erakutsi nahi dio bikoteari.

bideoaren irudia
Udan irakurtzeko liburu gomendioak

2015-07-13

Uda garaia aproposa da literaturari tartea eskaintzeko. Urtean zehar hasi eta bukatu ez duzun liburu hori berreskuratzeko une egokia da oporraldia. Baina baita irakurri nahi duzuna hasteko ere. Xabier Mendiguren Elizegi idazle eta editoreari euskarazko hiru liburu gomendatzeko eskatu diogu. Zeintzuk aukeratu ote ditu?

bideoaren irudia
Danele Sarriugarte: “Sariarekin 'mainstream' bihurtu naizela ematen du”

2015-05-12

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailea izan dugu. Jaso berri duen Zilarrezko Euskadi Sariaz eta beste aritu gara berarekin. Hala nola, literatura, sarien garrantzia, "Erraiak" liburua eta bere idazteko zaletasuna.

bideoaren irudia
Bordari Satarka literartur lehiaketak kalitatea saritu du

2014-12-18

Hondarribiko Bordari Satarka literatur lehiaketaren XXXI. ekitaldiak baditu saridunak. Herriko kultur etxean egindako ekitaldian banatu zituzten olerki eta ipuin sailetako sariak. Satarka lehiaketan Iñigo Legorburu, Ane Garcia, inara Elizondo, Jone Roncal, Saioa Ventura eta Jon Aperribay izan dira irabazleak. Bordari atalean, berriz, Olatz Mitxelena, Ainara Elizondo bera eta Asier Olaizola de Diego. Epaimahaiak azpimarratu du, parte hartzea jaitsi arren, kalitateak gora egin duela. Lan irabazleak aurki irakurri ahal izango dira www.hondarribia.org atarian.