Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
"Lur eta Amets", Euskal Herriaren historia

2015-12-07

Herri baten historia bertan bizi duten biztanleek idazten dute. Ikastolen elkarteak, Katxiporretak eta Elkar argitaletxeak Euskal Herriko historiaren kontaketa jasotzen duen materiala sortu dute: "Lur eta Amets".

 

bideoaren irudia
"Gabriel Aresti BioGrafikoa" liburuaz, Adur Larrearekin

2015-12-07

Adur Larrea marrazkilariak "Gabriel Aresti BioGrafikoa" izeneko  nobela grafikoa egin du, Gabriel Aresti kultura elkarteak eta Erroa argitaletxeak lagunduta. Arestiren familiak eta lagunek material asko eta kontu ugari partekatu dituzte Larrearekin Gabriel pertsona, Gabriel humanoa zelakoa zen azaltzeko.

bideoaren irudia
"Hiri hondakin solidoak" da Jon Alonsoren liburu berria

2015-12-06

Jon Alonsok "Hiri hondakin solidoak" izeneko liburua kaleratu du. Nobela beltza da, ikerketa bat du oinarrian, eta istorioa kontatzeaz gain, ikuspegi kritikoari ere tartea eskaini dio.

bideoaren irudia
Bea Salaberrik "Baionak ez daki" liburua aurkeztu digu

2015-12-05

33 kontakizunek osatzen dute "Baionak ez daki" (Susa) liburua, eta lehen pertsonan dago idatzia. Xehetasun guztiak idazleak berak, Bea Salaberrik, eman dizkigu.

bideoaren irudia
Nolakoak ziren Donostia inguruko kortsarioak?

2015-12-05

"Kortsarioen Ostatua" (Xabiroi) komikia plazaratu dute Dani Fano eta Gillermo Gonzalezek. Donostia inguruan dago kokatuta, eta kortsarioen gora-beherak kontatu dituzte, umorearekin.

bideoaren irudia
"Back To Leizarraga", euskal prosaren argilunak

2015-11-05

Irakurle baten oroitzapenak eta oharrak jasotzen ditu "Back To Leizarraga" liburuak. Kepa Altonaga idazleak euskarazko prosaren argitzalak bildu ditu.