Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Literatura

bideoa prestatzen
Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxiaren nobelaren itzulpena aurkeztu dute Donostian

2019-05-09
Robert Louis Stevensonen Jekyll doktorearen eta Hyde jaunaren kasu bitxiaren nobelaren itzulpena aurkeztu dute Donostiako udal liburutegiko sotoan. Erein argitaletxearen 4nak saileko laugarren liburua da aurkeztutakoa . Sail honekin “Liburu lagunak” lortu nahi dituztela adierazi du Inazio Mujika Erein argitaletxeko editoreak, gazteek literatura unibertsaleko erreferentziazko lanak irakur ditzaten. Horregatik argitaratu dituzte orain arte Franz Kafkaren Metamorfosia, Herman Mervilleren Bartleby eskribatzailea eta Arbert Camusen Arrotza.
bideoa prestatzen
'Nik sinisten dizut' liburua aurkeztu du Samara Velte kazetariak

2019-05-08
La Manada auziaz, genero indarkeriaz eta haien inguruko terminologiaz eta arreta mediatikoaz ikuspegi kritiko batetik azterketa egiten duen liburua da Nik Sinisten Dizut Samara Velte kazetariaren lana. Liburuak bortxaketaren kultura deitutakoa aletu, ulertarazi eta deszifratu nahi ditu, kultura hori aldatzeko asmoz.
bideoa prestatzen
'Irautera' poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek

2019-05-07
Irautera izeneko poema liburua aurkeztu du Castillo Suarezek. Basoarekin dute lotura bertan bildu dituen poemek, eta sentimendu eta giza harremanei buruz hitz egiteko baliatzen du iruditegi hori idazleak.
bideoa prestatzen
50 urte beranduago ere "Egunero Hasten Delako"

2019-05-03
“Egunero hasten delako” eleberriak ez du gaurkotasunik galdu 50 urte bete dituen arren. 1969an Ramon Saizarbitoriak idatzi zuen eleberriaren edizio berritua aurkeztu dute Donostiako Udal Liburutegian. Bi planoko kontakizunean oinarritzen da; alde batetik, gizon gazte baten marmarra eta bestetik, abortatzear dagoen emakumearen kontakizuna. Azpimarratu dute obra aitzindaria izan zela bere garaian. Izan ere, Europan zabaltzen ari zen modernismoari heldu eta literatur molde berria eraikitzeaz batera, abortuaren gaiari ere heldu zion bete-betean.
bideoa prestatzen
Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatu dute Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan

2019-04-23
16 postuz osatutako azokan %10eko deskontuak eskaini dituzte liburuetan, eta 300 liburu zozkatu dituzte. Saltzaileek salmentekin gustura daudela adierazi digute. Liburuen salmentaz gain, hainbat saio ikusteko aukera izan da azokan; esaterako, Maite Arreseren 'Yogipuinak' haurrentzako yoga eta ipuinak batzen dituen kontakizuna.
bideoa prestatzen
'Enarak itzuli dira' lana aurkeztu dute Gari Berasaluzek eta Sergio Ruizek

2019-03-27
Musika eta literatura uztartzen dituen lagun arteko opari gisa definitu dute beren elkarlana: 'Enarak itzuli dira' izeneko liburua, eta 'Serge' izeneko diska. Lan honetan pisurik handiena diskoak duela adierazi dute; izan ere, Sergiok orain dela urte batzuk Gariri bere idatzi batzuk eskatu zizkion bakarkako lan akustiko eta intimo bat egin nahi zuelako. Idatzi horiekin, zortzi kantez osatutako Serge diskoa argitaratu du. Gari Berasaluzek nabarmendu du "noizbait bizirik egon zen norbaiten eta zerbaiten arrastoak" irakur daitezkeela liburuan. Zuzeneko aurkezpenetan poema errezitaldia eta musika uztartuko dituzte.