Skip to main content

Azken bideoak: Literatura

bideoaren irudia
RAFAEL MIKOLETA EUSKARAZKO IPUIN LEHIAKETAREN XXIX. EDIZIOKO SARI BANAKETA

2017-06-06

Pasadan maiatzaren 31an Mikoleta sari banaketaren 29. edizioa ospatu zen. Aurten 969 ipuin jaso dira, eta urtero bezala, Bilboko ikastetxe ezberdinetako Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek hartu dute parte.

bideoaren irudia
Gogorrago ala leunago, denok zipriztindu gaitu krisiak

2017-05-12

Krisi ekonomikoari errepasoa egin dio Miren Garate kazetariaren kronika-liburuak. Krisiaren alde humanoa hartu du baina, ardatz. Zuzenean nahiz zeharka krisia pairatu duten herritarren testigantzak jaso ditu Garatek "Ekaitzaren zipriztinak" liburuan, baita adituenak ere.

bideoaren irudia
'Elkarrekin esnatzeko ordua', Kirmen Uriberen nobela berria

2017-04-28
Bikote baten erretratuaren bidez, Euskal Herriaren XX. mendeko urte zentralen istorio bat kontatu du Kirmen Uribe idazle ondarroarrak bere azken lanean. Karmele Urresti eta Txomin Letamendi euskal erbesteratu eta aktibista politikoen bizitzak nobelatu ditu "Elkarrekin esnatzeko ordua" eleberrian. Lanak 111 Akademiaren Saria jaso berri du.
 
bideoaren irudia
Oasia Bilbo erdigunean

2017-03-03

Zabaldu zenetik urtebete egingo du Louise Michel liburu-denda feministak. Bilbo erdigunean dago kokatuta, eta bazkideen esanetan hirian zegoen "gabezia betetzera" dator. Espezializazioaren bidea hartu dute, izan ere, ikuspegi feminista dute bertan topa daitezkeen liburuek.

bideoaren irudia
Palestina, emakumeen begiradatik

2017-02-24

Hamasei emakume palestinarren kontakizunak bildu zituen Jo Glanville kazetari ingelesak "Qissat, Palestinako emakumeen ipuinak" liburuan. Erroa argitaletxearen eskutik, Xabier Monasteriok euskarara ekarri du, "Herrien mintzoa" bildumaren baitan. Herria andreen ikuspuntutik ezagutaraztea du xede.

bideoaren irudia
Euskal musikak euskal gizartea islatu ezezik, erabaldatu ere egin du

2017-02-03

Euskal gizartea euskal musika popularretik abiatuta aztertu du Josu Larrinagak "Euskal Musika Kosmikoak" liburuan. Kronologikoki antolatu du kontaketa, 60ko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte gertatutakoak bilduz. Bere aburuz, euskal musikagintza berriak "euskal identitate berri bat" sortzeko ere balio izan du. Bere doktorego tesia izan da lan sakon honen oinarria.