Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
50 urte bete dira gaur Rikardo Arregi Aranburu hil zela

2019-07-10
Euskal kazetaria, saiakeragilea eta euskaltzalea izan zen. Kulturaren eta euskararen beraren antolakuntza modernoa bultzatu zituen. Andoainen jaio zen 1942ko irailaren 22an. Baina, 27 urte bete gabe hil zen auto istripu batean Euskaltzaindiaren bilera batera zihoala Ramon Saizarbitoriarekin batera. Nabarmenak izan dira berak egindako ekarpenak, eta diseinatu zituen hainbat estrategia gaur egun errealitate bat dira. Euskaldunen alfabetatzea edo euskal kulturaren zabaltzea dira horietako batzuk. Izan ere, Filosofia ikasketak bukatu ondoren Zeruko Argia eta Jakin aldizkarietan lagundu zuen.
bideoa prestatzen
Mertxe Mugikak AEK-ren koordinazioa utziko du

2019-07-08
Urriaren batetik aurrera, koordinazio burua Alizia Iribarren nafarrak hartuko du. Mugikak 13 urteko ibilbidea egin du AEK-n. Aurrerapausuak egon badirela aitortu badu ere, gehitu du, nahikoak ez direla izan. Botilaren metafora erabilita, hau betetzen jarraitu behar dela adierazi du, elkarlana ardatz izanda. Arazoen artean helduen euskalduntzea aipatzen du, eta, instituzioetan, euskararen erabilera transbersala faltan somatzen du. Hala ere, Korrika eta Euskaraldia bezalako ekimenen ekarpena balorean jarri du. Oro har, balorazio positiboa egin du Mertxek, eta euskalgintzaren bigarren plano batetik lan egingo du oraindik aurrera.
bideoa prestatzen
Seaskako ikasleen brebeta azterketak Bordelera eraman dituzte bertan zuzendu ditzaten

2019-07-04
Seaskako ikasleen brebeta azterketak Bordelera eraman dituzte Hezkuntza ministeritzako ordezkariek, bertan zuzendu ditzaten. Donibane Lohitzune, Hazparne eta Mauleko zentroetatk pasa dira Parisko Gobernuaren ordezkariak azterketak eramatera. Ondorioz, ikasle euskaldunen azterketak euskaraz ez dakiten irakasleek zuzenduko dituzte. Ez da hau gertatzen den lehen aldia; iaz ere Euskal Herritik kanpo, Pauen, zuzendu zituzten Ipar Euskal Herriko ikasleek egindako azterketak.
bideoa prestatzen
Arrate Illaro: "Oinarri ezinbestekoak dira herrietan osatuko diren herri batzordeak"

2019-07-02
Datorren udazkenean egingo da II. Euskaraldia, eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailearekin hitz egin dugu aurtengo edizioaz eta dituzten erronkez. Ahobizi zein Belarriprest rolen garrantzia azpimarratu du Illarok: "Biak dira rol aktiboak, eta biak ditugu beharrezkoak". Era berean, herrietako batzordeen lana nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Rufino Iraola bertsolari, epaile, gai-jartzaile, kazetari eta idazle zaldibitarra hil da

2019-06-19
Hainbat urtez, El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria edo Txintxarri bezalako argitalpenetako plazetako kronikak osatu zituen. Hortaz gain, 1986 eta 1989ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusietako epaimahaikide izan zen. 1994 urteaz geroztik, hainbat liburu idatzi zituen.
bideoa prestatzen
TTAP aldizkariak badu jada Nafarroako edizioa

2019-06-14
Atzokoan aurkeztu zuten TTAP aldizkari elektronikoaren Nafarroako bertsioa. Gailu mugikorretara egokitutako kanala izango da, irakurtzeko orduan erraza izango dena eta hainbat formatutan oinarrituko den multimedia euskarria.