Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Milaka lagun izan dira euskararen 'Argia' Tuteran

2019-10-20
‘Izan argi’ lemapean, euskararen uzta jasotzeko eguna izan da gaur Tuteran: urte osoko prestaketen ondoren, Nafarroa Oinez jaialdia ospatu dute, Argia ikastola anfitrioi lanetan dela, laugarrenez. Euskararen normalizazioaren mesedetan lan nekeza egiten dute bertatik eta, hala, «errespetua» eskatu dute Nafarroako hizkuntzarekiko.
bideoa prestatzen
Euskal sindikatuek bat egin dute Kontseiluak deitutako elkarretaratzearekin

2019-10-17
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru, EHNE eta CGT sindikatuek Kontseiluak larunbaterako deitutako elkarretaratzean parte hartzera deitu dute. Euskararen Dekretuaren aurkako azken sententzia hizkuntzaren aurkako erasoa dela salatu dute.
bideoa prestatzen
Xabier Amurizak jaso du Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria

2019-10-17
Xabier Amuriza bertsolariak irabazi du Eusko Ikaskuntzaren 2019ko Manuel Lekuona saria. Epaimahaiak, Amuriza bertsolaritza modernoaren erreferente argia dela eta arlo askotan aurrendaria izan dela nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Bilboko Udalak Gabriel Arestiren urteurreneko lore-eskaintza ospatu du

2019-10-14
Bilboko Udala osotzen duten alderdi politiko guztiek parte hartu dute lore-eskaintzan. Gabriel Arestiren emaztea eta alaba ere bertan izan dira.
bideoa prestatzen
Euskararen aurkako dekretuei erantzuteko elkarretaratzea deitu du Kontseiluak

2019-10-11
Urriaren 19an elkarretaratzea deitu du Kontseiluak, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko epaiari erantzuteko. Ekitaldia eguerdiko hamabietan Gobernuaren egoitzaren aurrean izango da.
bideoa prestatzen
Txikipedia, gazteenei zuzendutako euskarazko entziklopedia

2019-10-08
Haur eta gazteak helburu dituen txoko berria sortu zuen iaz Euskarazko Wikipediak. Tresna honek, Txikipedia izena duenak, ikasturtea hasi du jada eta asmoa, informazioa bilatzerako orduan, txikienei erraztasunak ematea da. Baita ere, beren parte hartzea sustatzea.