Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Urko Aierbe EHE: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu"

2019-04-01
Euskal Herrian Euskarazek 'Egia, Aitortza eta Erreparazioa' manifestua aurkeztu zuen ostiralean Donostiako Eureka museoan. Egungo egoera soziolinguistikoa mende askotako jazarpenaren ondorioa dela azpimarratu du Urko Aierbek: "Euskararen egoera ez da kasualitatez gertatu, zapalkuntza historiko baten ondorioa da". Gertatutakoaren egia "osoa" jakin nahi dute: "Euskaldunon aurka egiteko bortsa erabili da historkiko, eta horren guztiaren ikerketa independentea, sakona ta integrala eskatzen dugu".
bideoa prestatzen
BekAEKarioak

2019-04-01
Prest dauzkagu dagoeneko Eneko eta Ander, Hamaika Telbistako BekAEKarioak
bideoa prestatzen
Silvia Federiciren "Mundua berriz liluratuz" lana euskaratu du Katakrakek

2019-03-21
Katakrak liburuak argitaletxeak Silvia Federici pentsalari feministaren “Mundua Berriz Liluratuz” lana euskaratu du. Federicik lanean komunen, gaztelerazko “los comunes” kontzeptua jorratzen du, kapitalismoaren aurkako borrokan. Komun horien ardatz emakumeak jartzen ditu. Bi oinarri jorratzen ditu: ondasun komunen berreskuratze kolektiboa batetik eta kapitalak gizarte egitura zatikatzeko erabilitako baliabideen aurkako kolektiboa bestetik.
bideoa prestatzen
Korrikaren aurkezpen soziala egin zuen atzo AEK-k Iruñean

2019-03-21
Atzoko arratsaldean egin zuen AEKk Korrikaren aurkezpen soziala Nafarroako euskalgintzako eragile eta elkarteen aurrean eta agente politikoak gonbidatuta. Ordu erdi inguruko aurkezpenean euskararen aldeko lana sustatzera eta euskararen legea bertan bera uztea eskatu ziren besteak beste.
bideoa prestatzen
Bilbon ospatu da Euskaltzaindiaren II. Dialektologia Biltzarra

2019-03-15
Euskaltzaindiak antolatutako II. Nazioarteko Dialektologia Biltzarraren lehen jardunaldian atlas linguistiko desberdinen onurak agertu dira eta baita Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren X. liburukia aurkeztu ere. Lorea Bilbao euskararen aberastasuna “balioan” jarri beharraz mintzatu da lehendabizi. Euskaltzaindiak Bilbon egin duen biltzarra ehungarren urteurreneko ospakizunen bosgarren jardunaldia da. Andres Urrutia euskaltzainburuak bere aldetik Akademiak dialektologiari hastapenetik eman dion garrantzia azpimarratu eta orain arte egindako bide luzea azaldu ditu. Bide berriez ere hitz egin dute, teknologia berriek ahalbidetzen dituzten aukerak kontuan hartuta materialen bilketa esaterako eta gainera, hurrengo ildoak Euskaltzaindiak dituen premien arabera markatu beharko liratekeela argudiatu dute.
bideoa prestatzen
Bihar zortzi lehiatuko da Anaitasunan Nafarroako Bertsolari Txapelketako finala

2019-03-15
Martxoaren 23an izango da Nafarroako Bertsolari Txapelketaren finala Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian. Izena eman zuten 30 bertsolarietatik, 24 iritsi ziren Tuteran abiatu zen hasierako fasera eta zortzi izango dira finalista. Antolakuntzak emakumerik egon ez izateak Nafarroako bertsolaritzaren errealitatea islatzen ez duela azpimarratu du, eta gazteriaren presentzia goraipatu du.