Hizkuntza Eskubideen Behatokiko zuzendaritza Agurne Gaubekak hartu zuenetik, arlo instituzionalean, Nafarroan, euskararen aurkako erasoak bata bestearen ondotik iritsi dira. Hizkuntzaren normalizazioa ekiditen duten egoerak aztertu ditu Gaubekak.
Asteburuan pentsionistek sasoi erakustaldia eman zuten. Astez aste euskara eta euskal kulturaren aurkako erasoak bata bestearen atzetik etorri dira, eta azkenekoa Pirritx, Porrotx eta Marimototsen aurkako zentsura izan da. Agurne Gaubekak aztertu du euskararen egoera Nafarroan. Maria Belokik ludopatiaren inguruko hainbat gako eman dizkigu.
Koloretako opariak helarazi dizkiote Pirritx, Porrotx eta Marimototsek Enrique Mayari. Azaroaren 29ko ikuskizuna behin behinean bertan behera uzteko erabakiari zentsura egotzi diote pailazoek eta “irrien tsunamiari” esker “Iruñeko udalarekin edo gabe” aurten Euskal Herriko hiriburuan izanen direla azpimarratu du gaurkoan Olentzerok eta Mari Domingik lagunduta hirukoteak. Iñigo Santxo abokatuak, jarraitutako prozedura erabat legala dela azpimarratu du eta ezaugarri “marxistak” ikusi dizkio, Marx Anaien ‘A night at the Opera’ lanari erreparatuta.
Azaroaren 21ean egingo da Berbagunearen VIII. edizioa Azkuna zentroan. Euskaraz hitz egiten dutenei eta ikasten dabiltzanei zuzendutako ekimena da, eta Funtsa euskaraz hitz egitea da. “Denon artean euskara eraikitzen” lelopean, euskararen erabilera normalizatzea eta hizkuntza bera ikusgarriagoa egitea da helburua.
Egitasmoen artean aurkitzen da San Telmo museoko doako egitaraua, non euskara ibiltaria erakusketa, kontzertuak, Go!azen telesaileko aktoreen solasaldia, zinema eskaintza eta bertso saio bereziak antolatu diren, beste hainbat ekimenekin batera.
Azaroaren 20an amaitzen da Errigorako Kideak egiten duten Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina. Saski bat baino asko gehiago, Euskal herriaren Erribera eta Errigora elkar uztartzen dituen proiektua da.