Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Mikel Garmendia eta Karlos del Olmo itzultzaileekin solasean

2015-10-22

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu solasaldira. Isilpean egoten diren sortzaileak dira, baina ahotsa badute. Mikel Garmendia EIZIEko lehendakaria eta Karlos del Olmo Senez aldizkariaren zuzendaria izan ditugu solaskide.

bideoaren irudia
Mintzalagun kopurua handitzea helburu

2015-10-08

Mintzalaguna jarduera martxan jarri zenetik 22 urte pasa dira. Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bultzatu zuen. Hamabost mintzalagunekin hasi zena 200 ingurura iritsi da. Ikasturte berrirako erronka berri bat du Bagerak, hirian 300 mintzalagun lortzea. Horretarako, udalarekin akordioa sendotu du. Erreportaje honetan jaso ditugu xehetasunak.

bideoaren irudia
Josu Labaka: "Euskara departamentuetatik atera eta zentralitatea eman behar zaio"

2015-10-08

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, UEMAko lehendakari Josu Labakarekin izan gara. Lehendakari lanetan izendatu berri dute eta berarekin Uemaren erronken inguruan hausnartzeko tartea izan dugu.

bideoaren irudia
"Usurbilgo ikastolaren sorrera": herritik herriarentzat

2015-09-25

Ikastola zer den, nola sortu zen eta zergatik sortu zen jakiteko dokumentala da "Usurbilgo ikastolaren sorrera". Ikastolen sorrera abiapuntu bezala hartuta, Usurbilgo Luberri da protagonista, egun Udarregi bilakatu dena.

bideoaren irudia
AEK euskaltegiak udari begira eskaintza zabala du

2015-06-22

Uda honetarako AEK euskaltegiak eskaintza anitza prestatu du. Udan ere euskaraz praktikatzeko aukera ezberdinak proposatu dizkigute.

bideoaren irudia
Paxkal Indo: "Seaskaren historian ez dira sekula hiru ikastola urte berean ireki, baina aurten bai!"

2015-05-05

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Paxkal Indo Seaskako lehendakaria izan dugu. Herri Urrats festa izan dugu oinarri, maiatzaren 10ean ospatuko da eta Senperen. "Atxik Ikastola Bildu" leloarekin, Ziburuko Kaskarotenea ikastola eraikitzeko dirua biltzea dute helburu. Hitzorduari begira jarri gara.