Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Euskalardia hasi egin da!

2018-11-23
Arlo ugaritako 50 bat eragilek hasiera eman diote euskaraldiari Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekitaldian. Kultura, politika, kirola eta beste hainbat alorretako ordezkariek talde argazkia egin dute eta Juan Mari Aburto Bilboko alkateak eta Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuak herritarrak gonbidatu dituzte euskaraldian parte hartzera eta euskara bultzatzera.
bideoa prestatzen
Hego korear ahobizia Barakaldon

2018-11-21
Sora Ryu hego korear jatorriko sukaldaria da. Euskaraldian parte hartuko du, ahobizi rola hartuta. Ez hori bakarrik, Barakaldoko hamaikakoaren kidea bada, herrian euskararen erabilera sustatzean erreferente bilakatu baita.
bideoa prestatzen
Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa oinarri, hizkuntza-politikan akordioak lortzea du helburu Euskararen Kontseiluak

2018-11-16
Urteko balorazioa egin du Euskararen Kontseiluak Bilboko Abando Hotelean. 2018 urtea proposamenen urtea izan dela adierazi du, arreta berezia jarrita Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloaren garapenean. Dokumentuak dakartzan neurriak barne-politikan ezartzea da, Bilbaoren ustez, datozen urteetako erronka nagusia euskararen normalizazioan. Prozesu bat dela nabarmendu du kontseiluko zuzendariak eta horretan eragile guztion ekarpena behar dela azpimarratu ere.
bideoa prestatzen
Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea, ahobizi izango da

2018-11-09
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra ospatuko den Euskaraldian izena eman du Bilboko alkate Juan Mari Aburtok. Ahobizi izango dela jakinarazteaz gain, bilbotar guztiak parte hartzera gonbidatu ditu aburtok, euskara bultzatzeko asmoz.
bideoa prestatzen
Altsasuko Nafarroa Oinez arrakastatsuaren ondoren, Tuterak hartu du lekukoa ‘Izan argi’ lelopean

2018-11-07
Aurtengo Nafarroa Oinez egun paregabea izan zela adierazi dute Iñigo Aritza Ikastolako arduradunek. Emaitza ekonomikoei dagokienez, oraindik ezin izan dute daturik zehaztu, baina aurreikuspen onak dituztela adierazi dute. 2019rako Tuterako Argia Ikastolak jada hartu du lekukoa; iragarri dutenez, urriaren 20an izango da hitzordua ‘Izan argi’ lelopean.
bideoa prestatzen
Euskal Herriko gazteria, euskaraz hitz egitetik euskararen alde lan egitera salto egin behar du

2018-11-05
2016. urtean Barañainen ospatu ziren hiru egunetako gazte eraiki jardunaldietan Euskal Herriko gazte desberdinak batu ziren, ekonomia, elikadura burujabetza, komunikazioaz eta euskaraz hausnartzeko. Hemen landatu zen, Azaroak 10ean Portugaleteko merkatuan ospatuko den, Bizkaiko Gazte euskaltzaleen 1go topaketen hazia. Egun osoko egitaraua antolatu dute, goizeko 10etan hasi eta gaua arte, 3 dinamika desberdinetan bananduz. Hurbiltzen diren gazteen arteko ezagutza eta beraien inguruaren errealitatearen ezagutza, atzo eta gaurko erronkei begirada, eta aurrera begira nola antolatu eta epe labur ertainean dauden ekimen desberdinei nola aurre egin. Egunari bukaera emateko kontzertuak antolatu dituzte. Eguerdian antolatu duten bazkariareko ticketak euskalde desberdinetan sei eurotan jarri dituzte salgai.