Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Euskara atzerriko unibertsitateetan erakusteko ikastaroa eskainiko dute EHUk eta Etxeparek

2014-05-22

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak ikastaro berri bat eskainiko dute udazkenetik aurrera. Atzerriko unibertsitate eta goi mailako zentroetan euskara nola irakatsi, hori izango da xedea; euskara atzerriko hizkuntza gisa irakasten duten irakasle edo irakurleen prestakuntza osatzea, alegia.

bideoaren irudia
Donostiako Udalak "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa abiatu du

2014-05-05

Otsaileko "Udalean ere euskaraz" kanpainia eta gero, "Urtebetez kultura euskaraz" lehiaketa jarri dute martxan. Helburua, euskaldun izan nahi duten eta euskaraz bizi nahi duten hiritarrei haien nahia asetzeko aukera eskaintzea da. Partehartzeko  Facebook bitartez www.donostia.org webgunean dagoen bideoa elkarbanatu behar da. Eta bestela, Twitter bidez #ereeuskaraz traola sortu dute, jarraitzaileek euskara non eta norekin erabiltzen duten erantzuteko. Saria, urtebetez Donostia kulturak euskaraz antolatzen dituen saio guztietarako bi sarrera izango dira.

bideoaren irudia
Oiartzuera tradizionala berreskuratu eta indartzeko

2014-04-10

Herriko hainbat eragilek bultzatuta, oiartzuera tradizionala berreskuratu eta indartzeko egitasmoa osatu dute. Hiztegia, toponimia, argazki zaharrak, mahai jolasak, eta azkoz ere gehiago topa daiteke www.oiartzuarrenbaitan.com atarian. Bertako hizkuntza ondarea gordetzeko helburua du egitasmoak.

bideoaren irudia
Euskararen normalizazioaren aldeko aldarria egin dute EH Bilduko alkateek

2014-04-07

Euskal Herria Bilduko alkateek euskararen normaltasunaren aldeko aldarria egin dute gaur goizean Donostian agindako agerraldian. Espainiako estatuari euskararen garapenaren aurkako jarrera aldatzeko exijitu diote, eta Jaurlaritzari egoerari irtenbidea emateko marko legal bat osatzeko. Etzi, apirilak 9, Kontseiluak deituta, mobilizazioak egingo dituzte erasotuak izan diren herrietako udaletxeen aurrean.

bideoaren irudia
Parketarrak, parkean ere euskaraz jolasteko ekimena berriz ere martxan da

2014-04-02

Donostiako Udalak, auzoetako euskara batzordeekin batera Parketarrak egitasmoa jarri du berriz ere martxan. Bertan, Urtxintxa Aisialdi Eskolako begiraleak haurrekin zein hauen arduradunekin euskaraz jolasean aritzen dira. Jolasak irakatsi eta aurrerantzean ere parke zein kaleetan euskaraz aritzea da helburua. 2012an ekin zioten dinamikari Martutenen eta aurten 8 auzotara zabaldu dute. Martxoa eta apirileko txandaren ostean etorriko dira maiatzekoa eta urrikoa.

bideoaren irudia
Euskara eta kultura bultzatzeko sortu dute Ttalaka.org webgunea

2014-03-31

Ttalaka Kultur Elkarte donostiarrak, ttalaka.org webgunea sortu du euskara eta kultura bultzatzeko intentzioz. Helburua,  Euskal Herri osoan zehar euskaraz egiten diren ekintza kulturalen informazioa ematea izango da, besteak beste. Izan ere, topagune berria sei atalez osatuta egongo da: agenda kulturala, ttalakariak, erreportajeak, blogak, ttalaka eta harremana.