Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Arrate Illaro: "Oinarri ezinbestekoak dira herrietan osatuko diren herri batzordeak"

2019-07-02
Datorren udazkenean egingo da II. Euskaraldia, eta Arrate Illaro Euskaraldiko koordinatzailearekin hitz egin dugu aurtengo edizioaz eta dituzten erronkez. Ahobizi zein Belarriprest rolen garrantzia azpimarratu du Illarok: "Biak dira rol aktiboak, eta biak ditugu beharrezkoak". Era berean, herrietako batzordeen lana nabarmendu du.
bideoa prestatzen
Rufino Iraola bertsolari, epaile, gai-jartzaile, kazetari eta idazle zaldibitarra hil da

2019-06-19
Hainbat urtez, El Diario Vasco, Euskaldunon Egunkaria edo Txintxarri bezalako argitalpenetako plazetako kronikak osatu zituen. Hortaz gain, 1986 eta 1989ko Euskal Herriko Bertso Txapelketa Nagusietako epaimahaikide izan zen. 1994 urteaz geroztik, hainbat liburu idatzi zituen.
bideoa prestatzen
TTAP aldizkariak badu jada Nafarroako edizioa

2019-06-14
Atzokoan aurkeztu zuten TTAP aldizkari elektronikoaren Nafarroako bertsioa. Gailu mugikorretara egokitutako kanala izango da, irakurtzeko orduan erraza izango dena eta hainbat formatutan oinarrituko den multimedia euskarria.
bideoa prestatzen
Mikoleta Sariek euskarazko ipuinen sorkuntza saritu dute beste behin

2019-06-06
Rafael Mikoleta, XXVII. mendean jaiotako lehen euskal gramatikaria izan zen. Honen harira, Bilboko Udalak 1998az geroztik Mikoleta Sariak antolatzen ditu, Bilbo eta inguruko gaztetxoen euskarazko sorkuntza saritzeko. Aurten 29 ikastetxe ezberdinetako 753 ipuin jaso dira, lau kategoriatan banatu direnak, guztira 14 sari banatuz. Ekitaldiaren xedea gazteengan euskara eta literatura sustatzea da, baita Bilboko bizikidetzarako baloreak ere. Koldo Narbaiza Euskara zinegotziaren eta Juan Mari Aburto Bilboko Alkatearen hitzen ondoren, Tor magoak umorez dinamizatu zuen ekitaldia. Karaokeak, elastikoak edota bizikletak bezalako sariak banatu ostean, irabazleek familia argazkia egin zuten, txalo zaparrada erraldoiaren artean. Irakasleen lana eta inplikazioa ere, saritu egin zen.
bideoa prestatzen
“Hel Horri!” izango da 2020ko Ibilaldiaren leloa

2019-06-06
Bizkaiko ikastolen jaia, Elorrioko Txintxirri ikastolak antolatuko du datorren urteko maiatzaren 31n. Agerraldia egin dute Ibilaldiaren aurtengo edizioaren balantzea egin eta datorren urtekoa aurkezteko. Lekeitioko Azkue ikastolako ordezkariek eskerrak eman dituzte eguraldi txarraren ondorioz izan dituzten galera ekonomikoak estaltzeko jaso duten laguntzagatik. Esan bezala, Elorrioko Txintxirri ikastolak hartu dio lekukoa Azkue ikastolari. Lemaz gain irudia ere aurkeztu dute gaur. Haurrek egindako marrazkietatik atera dute azken emaitza, hiru elorri zuhaixka dira. Natura, ingurumena, elkartasuna eta alaitasuna adierazten ditu irudiak. Azaldu dutenez, Elorrio herriak elorriari zor dio izena, antzina oso ugaria zelako landare hori inguruan. Euskalgintzaren loraldian sortua, 1968tik dago martxan Txintxirri ikastola eta datorren urtekoarekin hirugarren aldiz antolatuko du Ibilaldia.
bideoa prestatzen
Armentia gertu, Arabako Ikastolen Festarako

2019-06-04
Lau gunetan banatuko den egitarau zabala prestatu du Armentia Ikastolak aurtengo Araba Euskaraz jairako. Aurkezpen prentsaurrekoan azaldu dutenez, Gasteizen ospatuko den aurtengo festa "parte-hartzailea, dibertigarria eta kulturanitza" izango da. Gaur goizean aurkeztu dute antolatzaileek ekainaren 16an ospatuko den jaiaren egitaraua. Ibilbideak kilometro gutxi batzuk izango ditu, lau gunetan banatuta: Prado parkea, Mineral inguruak, Armentia ikastola eta Armentiako zelaiak. Aurtengo berritasunetako bat guneen banaketa izango da. Aurreko edizioetan ez bezala, oraingoan ez dira adinaren arabera banatuko. Azaldu dutenez, helburua bertaratzen den edonork ibilbide guztia egin, eta gustuko edozein gunetan topatzeko aukera izatea izango da.