Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Donostia euskararen taupadez betetzen ari da

2015-11-24

Donostiako Udalak 70 eragilerekin batera egitarau oparoa antolatu du Euskararen Nazioarteko Egunaren dela eta. Auzo guztietan zehar ekintza ugari izango dira bi aste hauetan zehar. Euskara ikasleen alegina aitortzeko asmoz, "Eskerrik asko euskararen taupada izateagatik" leloa jarri diote aurtengo ekimenari. Abenduaren 3an bertan, mintzodromoak egingo dira San Telmo Museoan eta hainbat auzoetan. Gainera, aurten, lehenengoz, festa giroan, ibilbide girotua eta luntxa ere izango dira iluntzean. Informazio guztia www.euskaraz.net atarian topatuko duzue.

bideoaren irudia
Ertzak | Euskaraz badakigu, zergatik ez gara bizi euskaraz?

2015-11-10

Galdera bati erantzuten saiatu gara. Zergatik ez gara bizi euskara hutsez euskaraz hitz egiten jakinda? Lutxo Egia idazlea, Oihana Bartra bertsolaria eta Fermin Etxegoien kazetariaren hausnarketak jaso ditugu.

bideoaren irudia
Olatz Mitxelena: "Azterketa baino, EGAren planteamendua da aldatu behar dena"

2015-10-27

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Olatz Mitxelena euskara irakaslea izan dugu. Azken asteetan EGA tituluaren aferak hautsak harrotu ditu. Horri buruz, eta tituluak duen garrantziaz aritu gara.

bideoaren irudia
Mikel Garmendia eta Karlos del Olmo itzultzaileekin solasean

2015-10-22

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu solasaldira. Isilpean egoten diren sortzaileak dira, baina ahotsa badute. Mikel Garmendia EIZIEko lehendakaria eta Karlos del Olmo Senez aldizkariaren zuzendaria izan ditugu solaskide.

bideoaren irudia
Mintzalagun kopurua handitzea helburu

2015-10-08

Mintzalaguna jarduera martxan jarri zenetik 22 urte pasa dira. Donostiako Bagera Euskaltzaleen Elkarteak bultzatu zuen. Hamabost mintzalagunekin hasi zena 200 ingurura iritsi da. Ikasturte berrirako erronka berri bat du Bagerak, hirian 300 mintzalagun lortzea. Horretarako, udalarekin akordioa sendotu du. Erreportaje honetan jaso ditugu xehetasunak.

bideoaren irudia
Josu Labaka: "Euskara departamentuetatik atera eta zentralitatea eman behar zaio"

2015-10-08

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, UEMAko lehendakari Josu Labakarekin izan gara. Lehendakari lanetan izendatu berri dute eta berarekin Uemaren erronken inguruan hausnartzeko tartea izan dugu.