Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Euskaraz Bizi Eguna Otxandion

2015-04-21

Euskal Herriko udalerriek euskaraz bizi nahi dutela jai giroan aldarrikatzeko asmoz egitarau oparoa prestatu zuen Euskal Herrian Euskaraz elkarteak Otxandion. Giro ezin hobea izan zuten Bizkaiko herrian eta ehundaka pertsonen babesa jaso zuten.

bideoaren irudia
Nestor Esteban: "Euskararen herria garela irudikatzeko eguna da Otxandiokoa"

2015-04-16

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Nestor Esteban Euskal Herrian Euskaraz-eko kidea izan dugu. Apirilaren 18an ospatuko den "Euskaraz Bizi" egunari buruz aritu gara berarekin eta euskarari loturiko gaurkotasunezko beste kontu batzuen inguruan ere hitz egin dugu.

bideoaren irudia
KORRIKA 19 | Bilbo

2015-03-29

KORRIKA 19 | Bilbo 

bideoaren irudia
Donostian euskara indartu eta bermatzeko konpromisoa

2015-03-17

Donostiako Udalak "Donostian ere euskaraz" kanpaina martxan jarri du. Euskararen erabilera bermatu nahi du Donostiak. Horretarako, eremu publiko zein pribatuetan martxan jarri du egitasmoa. Hala nola, administrazioan, merkataritzan, kultur azpiegituretan eta kiroldegietan. Martxoaren 28rako ere ekitaldi berezi bat antolatu dute. “Donostia euskaraz bete” lelopean, Konstituzio Plaza euskaraz bete nahi dute hain zuzen ere.Informazio gehiago topatuko duzue www.donostiaeuskaraz.eus atarian.

bideoaren irudia
Korrikaren berri emateko hitzarmena

2015-02-26

Hamaika Telebistak hitzarmena sinatu du AEK eta Korrikarekin. Martxoaren 19an Urepelen hasi eta 29an Bilbon bukatuko den euskararen aldeko lasterketaren jarraipen berezia egingo dugu Hamaikan. Herriz herriko bideo zein erreportajeak eskaini eta sareratzearekin batera, gauero saio berezia egingo dugu. Mertxe Mugika, Asier Amondo eta Iñaki Uriak eskaini dizkigute hitzarmenaren xehetasunak.

bideoaren irudia
Patxi Baztarrika: "Une honetan isunak jartzea ez litzateke eraginkorra euskararentzat"

2015-02-20

Gurean Gaur elkarrizketa saioan, Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea izan dugu. Besteak beste, euskarazko komunikabideei emandako diru-laguntzez eta kontsumitzaile zein erabiltzaileen hizkuntza eskubideei buruzko dekretuaren betetze mailaz aritu gara berarekin.