Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Langabezia, euskara ikasteko aukera aproposa

2014-10-30

Donostiako Udalak 38.000 euroko diru-laguntza eman die euskaltegiei langabetuentzako euskara ikastaroak antolatzeko. Honi esker 150 langabe inguru ari dira denbora aprobetxatu eta euskara ikasten. Ilazki euskaltegia eta Antiguako AEK dira besteak beste ikastaroak eskaintzen dituztenak. Bertan izan gara irakasle zein ikasleekin.

bideoaren irudia
Pasaiako euskaltegietako matrikulazio epea zabalik

2014-09-08

Pasaiako Udal Euskaltegian eta AEKko euskaltegian izena emateko epea zabaldu dute. Aurtengo berrikuntza gazteentzako ikastaroak izango dira. Guraso eta langabetuek ere izango dute aukera euskara ikasteko. Gainera, doakoa izan daiteke ikastaroa, ehuneko 85eko asistentzia betez gero, matrikularen zenbatekoa osorik itzuliko baita.

bideoaren irudia
Udako Ikastaroak | Euskararen transmisioaren bide berriak

2014-06-30

Lehen atalean, "Euskararen transmisioaren bide berriak" ikastaroa izan dugu oinarri. Nola transmititu da euskara belaunaldiz belaunaldi? Erabilpena sustatzeko politika egokiak erabili al dira? Ezagutza handituz baldin badoa, zergatik ez da kalean euskara gehiago entzuten? Galdera horien guztien erantzunak ezagutzeko jo dugu Paula Kasares, Jone Miren Hernandez eta Pello Jauregi adituengana.

bideoaren irudia
2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak

2014-06-18

2014ko diru laguntzak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak. Guztira, 43 milioi euroko laguntza emango du. Laguntzen helburu nagusia euskararen erabilera areagotzen jarraitzea eta erabilera hori sendotzea dela adierazi du Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak.

bideoaren irudia
Edonork ikas dezake euskara

2014-06-13

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak xede berezietarako euskara ikastaroak bultzatu ditu. Hauetan aritu dira guraso, jubilatu, etorkin edota merkatari eta ostalariak. Hauetariko batzuekin egon gara.

bideoaren irudia
Koldo Zuazo: "Hizkuntzaren mugak eta muga administratiboak bereizi behar dira"

2014-06-10

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Koldo Zuazo hizkuntzalaria izan dugu. Zuazok 25 urte daramatza euskalkiak ikertzen. Bonapartek egindako euskalkien mapa izan da betidanik erreferente gai honetan baina mapa hori aldatzeko beharra ikusi zuen Zuazok. Garai bateko euskalkien egoera islatzen zuen, baina ez ordea gaur egungoa. "Euskalkiak" izeneko bere azken lana argitaratu du, berritua.