Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Donostiako Udalak udal administrazioan euskaraz egiteko deia luzatu die herritarrei

2014-06-09

Donostiako Udalak bere administrazioan herritarren euskara erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du martxan. Ikus-entzunezkoen bidez egin ohi diren galderak euskaraz egitera bultzatu nahi dituzte herritarrak.

bideoaren irudia
Errenterian ere martxan jarri dute Dikoma egitasmoa

2014-06-09

Errenteriako Udalak 2010. urtean egin zuen hizkuntza egoeraren diagnostikoa. Euskarak eta euskalgintzak diskurtso berri baten premia zutela ondorioztatu zuten. Honela, Errenteriako Euskararen Aholku Kontseilua Soziolinguistika Klusterrarekin harremanetan jarri eta Dikoma egitasmoa abiatu zuten. Bermeo, Oñati eta Zumaian ere eraman da aurrera egitasmoa.

bideoaren irudia
EDONON aplikazioaren bidez Hamaika Telebista edozein lekutan ikusteko aukera izango da

2014-06-05

Euskaltelek martxan jarri duen "Edonon" aplikazioaren bidez Hamaika Telebista edozein lekutan eta edozein ordutan ikusi ahal izango da gaurtik aurrera. Honi esker, ordenagailuan, tabletetan eta laster smarthponetan ikusi ahal izango dira Euskaltel telebistaren edukiak, kostu gehigarririk gabe banda zabaleko produktuak dituzten bezeroentzat.1000 eduki baino gehiago eskaintzeaz gainera, zuzeneko kanalak ere izango ditu ikusgai. Hauetako bat izango da Hamaika Telebista

bideoaren irudia
Ibilaldia | Euskalkien alde lan egin duten elkarteak omendu dituzte

2014-06-02

Euskalkiek duten garrantzia aitortu die aurtengo Ibilaldiak. Dagokien estatusa eta lekua aitortzea eskatu dute omenduetako askok. Eurekin izan gara.

bideoaren irudia
Ibilaldia | Ikastolentzako finantziazio sistema egokia eskatu dute

2014-06-02

Aurtengo Ibilaldian, Gernikan, ikastolen beharrak asetzeko eta euren proiektuak aurrera ateratzeko finantziazio sistema baten aldeko aldarrikapena egin zuten atzo, irekiera ekitaldian. LOMCEri aurre egitea eskatu zioten ere Eusko Jaurlaritzari.

bideoaren irudia
Aurpegi ezagun asko izan dira Euskal Eskola Publikoaren jaian

2014-06-01

Balmasedan egin duten Euskal Eskola Publikoaren jaian aurpegi ezagun asko ikusteko aukera izan dugu. Bertan izan dira besteak beste; Maribi Ugarteburu Sortuko kidea, Andoni Ortuzar EBBko Presidentea, Rebeka Ubeda Aralar alderdiko kidea, Isabel Celaa PSEko kidea, Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusia edota Ana Perez STEE-EILASeko kidea. Euren iritziak jaso ditugu.