Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoaren irudia
Irutxuloko Hitzaren aldeko bakarrizketak izango dira Donostian

2014-03-11

Irutxuloko Hitzak ez ditu une gozoak bizi. Krisiaren ondorioz kalte handiak ari da jasaten hedabidea. Besteak beste, bost kazetari eta kudeatzaile batek osatzen duten lantaldeak euren soldatak murriztu ditu. Egoerari buelta emateko kanpaina abiatu dute eta dirua biltzeko ekintzen artean, ostegun honetan Donostiako Le Bukowski tabernan bakarrizketak izango dira Antiguako "Txiki" eta Jon Plazaolaren eskutik.

bideoaren irudia
Alderdi guztiek Donostiako Udalean euskaraz aritzearen aldeko konpromisoa hartu dute

2014-02-06

Alderdiek bat egin dute Donostiako Udalean "Udalean ere euskaraz" ekimenean. Bertako langileei zuzendutako ekimenak administrazion euskara erabiltzea du helburu. Juan Karlos Izagirre alkateak eta Nerea Txapartegi euskara arduradunak azaldu dutenez, herritarren eskubidea da nahi duten hizkuntzan artatzea. Besteak beste, konpromiso honen adierazle, datorren otsailaren 21ean mosaiko erraldoi bat egingo dute.

bideoaren irudia
Euskara Planak herri administrazioetan euskaraz aritu ahal izatea du helburu

2014-01-24

Eusko Jaurlaritzaren bosgarren Euskara Plana aurkeztu du gaur Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak. Herritarrek administrazioetan arreta euskaraz jaso ahal izatea du helburu eta beraz, baita bertako langileen lan hizkuntza euskara izatea ere. Jaurlaritzako goi karguek ere euskararekiko inplikazio handiagoa izan behar dutela dio.

bideoaren irudia
Lurraldea eta hizkuntzaren arteko harremana landuko dute Donostian

2014-01-15

Bihar eta etzi "Lurraldea eta Hizkuntza" izeneko jardunaldiak egingo dira Donostian. Gipuzkoako Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatuta, lurralde antolamenduak euskal hiztunengan nola eragiten duen aztertuko dute. Horretarako, bertako kasuak ezagutzearekin batera, atzerriko esperientziak bilduko dituzte.

bideoaren irudia
Paul Bilbao: "Euskal Herria arnasgune bilakatu behar dugu"

2014-01-08

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Paul Bilbao, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusia izan dugu. Hain zuzen, datorren urtarrilaren 16 eta 17an Donostian egingo den Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldien berri eman digu euskararen egoeraren inguruan hausnartzearekin batera.

bideoaren irudia
Dabid Anaut: "Euskararen etorkizuna bermatzeko iragana ezagutu behar dugu"

2013-12-20

Gurean Gaur saioaren elkarrizketa atalean, Dabid Anaut euskal filologoarekin izan gara. Euskal Memoria Fundazioak kaleratutako "Euskararen kate hautsiak. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria" liburua idatzi du berak. Lanaren nondik norakoak ezagutu eta euskararen egoeraz hausnarketa egin dugu.