Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Hizkuntza eskubideak bermatzeko eskatu dio Behatokiak Iruñeko Udalari

2019-09-27
Irailaren 16an Iruñeko Udalak euskararen erabilera eta sustapena arautzen dituen ordenantza aldatzeko egindako mugimenduak salatzeko, Behatokiak herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko idatzia aurkeztu du udal bulegoetan.
bideoa prestatzen
Agurne Gaubeka Behatokia: "Hizkuntzen normalizazioan erakundeena da ardura"

2019-09-26
Agurne Gaubeka Erauskinek hartu du Garbiñe Petriati Ijurraren lekukoa Behatokiaren zuzendaritzan.
bideoa prestatzen
Hizkuntzen Europako Eguna

2019-09-26
Gaur ospatzen da Europar Batasuneko hizkuntzen eguna, eta bertan web bat 39 hizkuntzetan argitaratu dute.
bideoa prestatzen
"Euskal herritarrak dira eta eskubidea daukate titulu horiek eskuratzeko".

2019-09-12
Euskal presoen euskara ikasteko eskubidea bermatzea. Horixe da iaz sortutako euskara irakasle talde baten helburua. Joan den ikasturtean bederatzi presorekin lanean egon ostean, antzemandako oztopoak salatzeaz gain, instituzioei borondatea eta esku-hartzea eskatu diete. Berehala hasiko den ikasturte honetan presoek ere euskara ikasteko eta titulua lortzeko eskubidea gauzatu dezaten. Horretarako agerraldia egin dute Gasteizko parlamentuan.
bideoa prestatzen
Euskararen marka ikertzeko proiektua martxan da

2019-09-10
Euskararen marka ikertzeko proiektua abian jarri dute EHUk eta euskalgintzako hainbat eragileek. Markaren kontzeptua hizkutzen eremuan aplikatzen den lehenengo aldia da hau. Asmoa, edozein hizkuntzatan baliagarria izan daitekeen eredua sortzea da.
bideoa prestatzen
Hasi da Bilboko euskaltegietan izena emateko kanpaina

2019-09-09
“Euskaltegiak zabalik” lelopean abiarazi dute Bilboko Udalak eta euskaltegien sareak 17 euskaltegietan izena emateko kanpaina. Elkarrizketa guztietan euskara hizkuntza nagusia izateko, herritarrak euskara ikastera animatzea da kanpainaren helburua.