Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
UEUk aurtengo udako ikastaroak aurkeztu ditu

2019-05-23
UEUk udako ikastaroak aurkeztu ditu Katakrak aretoan. Aurten 30 ikastaro eta 6 jardunaldi antolatu dira azken urteetako arrakasta errepikatzeko asmoz. Leloa ere mantendu da unibertsitatearen lan ildo aldakorren barruan, erronkei jarraipena emateko asmoz. Bilbon, Euskaltzaindiarekin elkarlanean egindako jardunaldiaren bitartez emango zaie hasiera udako ikastaroei.
bideoa prestatzen
Javier Esparzak gogor jo du euskararen kontra

2019-05-22
Javier Esparzak, Navarra Sumako zerrendaburuak, euskararen kontrako agerraldia egin du gaurkoan. Esparzaren hitzetan euskara jakiteak ez du abantaila izan behar eta zalantzan jarri ditu euskara sustatzeko hedabide eta eragileentzako diru laguntzak.
bideoa prestatzen
Estitxu Eizagirre: "Bizi nahi duen herri bat dagoelako bete ditu ARGIAk 100 urte"

2019-05-21
ARGIAren mendeurrenaren harira, Estitxu Eizagirre ARGIAko kazetariarekin hitz egin dugu 100 urte hauetako garapenaz, mendeurreneko ospakizunez, etab.
bideoa prestatzen
Sortzen jaialdiko kalte ekonomikoei aurre egiteko laguntza eskatu dute

2019-05-20
Sortzen elkarteak antolatutako eskola publikoaren aldeko jaiak, euritearen talka jaso ostean, bertan behera utzi behar izan zuen egitarauaren gehiengoa. Horrek galerak eragin zituen atzokoan eta diru laguntzak jasotzeko kontu korrontea ahalbidetu du D eredua sustatzeko plataformak. ES98 3035 0058 30 0581172598
bideoa prestatzen
Inoiz baino diru gutxiago bildu du aurten Ibilaldiak

2019-05-20
Minimo historikoa ezarri du eta, are gehiago, zorpetuta utzi du Lekeitioko Azkue ikastola. Ibon Goitia zuzendariak azaldu duenez, oso zaila izango dute egoera ekonomiko zail honi aurre egitea. Arrastaka eramango duten kontu bat izango dela hau aurrerantzean, esan du Ibon Goitiak. Gune bat erori zen eta birkokatzea lortu zen. Eguna, euritsu hasi zen atzo eta atertuko zuela uste izan arren ez zen hala izan. Euritik pasata izan bazen ere, eskertu nahi izan dute hurbildu zen jende guztia eta sortu zen giroa. Biharamunean material asko dago soberan. Hala ere, jendearen eta baita talde batzuen ekarpena eskertu nahi izan dute, askok ez baitute kobratuko. Hori kontutan hartuta elkartasun deia egin du, berriz ere. Kutxabanken eta Euskadiko Kutxan zabaldu dituzte diru kontuak, ekarpenetarako.