Skip to main content

Azken bideoak: Euskara

bideoa prestatzen
Beñat Gaztelumendi 'Mundu bat ahoz aho' dokumentalaz

2019-03-01
Bertsoalaritzaz harago, mundo osoko hainbat herrialdetan egiten dituzte kantu inprobisatuak. Mexiko, Kurdistan, Herrialde Katalanak, Sardinia, Mexiko...kantu inprobisatuek munduari begiratzeko talaia berezia ematen die herrialde horietako herritarrei. Beñat Gaztelumendi horiek guztiak biltzen saiatu da 'Mundu bat ahoz aho' dokumentalean, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak eman dizkigu
bideoa prestatzen
Beñat Gaztelumendi Mundu bat ahoz aho dokumentalaz

2019-03-01
Bertsoalaritzaz harago, mundo osoko hainbat herrialdetan egiten dituzte kantu inprobisatuak. Mexiko, Kurdistan, Herrialde Katalanak, Sardinia, Mexiko..kantu inprobisatuek munduari begiratzeko talaia berezia ematen die herrialde horietako herritarrei. Beñat Gaztelumendi horiek guztiak biltzen saiatu da Mundu bat ahoz aho dokumentalean, eta ikus-entzunezkoaren nondik norakoak eman dizkigu
bideoa prestatzen
Txillardegiren Klika proiektatu dute Iruñeko Planetarioan

2019-02-28
Iruñeko Planetarioan Txillardegiren Klika dokumentala proiektatu dute goiz eta arratsaldez bi emanalditan. Goizeko saioan Kote Camacho zuzendariak dokumentala aurkeztu du.
bideoa prestatzen
Euskaltzaindiak eta Bilboko udalak euren lankidetza-hitzarmena berritu dute

2019-02-25
Euskara eta euskal kultura sustatzeko lankidetza-hitzarmena sinatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzanidiak. Udalak 35.500 euroko diru-laguntza emango dio Euskaltzaindiari eta Euskaltzaindiak, Udalari aholkuak emateaz gain, Bilborekin eta euskararekin lotura duten pertsonaien lanak eta biografiak argitaratzeko konpromisoa hartzen du akordioaren bitartez.
bideoa prestatzen
21. Korrikaren unitate didaktikoa osorik sarean landu daiteke

2019-02-22
Abusu ikastolan egin dute unitatearen aurkezpena. Osorik “online” lantzeko aukera izango da lehen aldiz, baina paperean deskargatzeko moduan ere ipini dute webgunean. Iñaki Zapirain Orereta ikastolako irakaslea izan da sortzailea. Hezkuntza formalaren etapa guztiak hartzen ditu, Haur Hezkuntzatik 18 urtera bitartean. Irakasleei eta ikasleei zuzendutako atala dago. Orain arte erabili diren ariketak beste formatu batean lantzea da berrikuntza. Gainera, ikasleen elkarlana bultzatzen du.
bideoa prestatzen
Bigarren Nazioarteko Dialektologia Biltzarra aurkeztu du gaur Euskaltzaindiak

2019-02-18
Euskaltzaindiaren mendeurreneko bosgarren jardunaldi akademikoaren leloa Aniztasuna: hizkeren berba-mintzoak izango da. Helburuak hiru dira: nazioartean dauden ikerketen berri ematea, etorkizunean dialektologiak izan behar dituen iker-ildoetaz hausnartzea eta hizkuntza-atlasen etorkizuneko erabilgarritasunaz hausnartzea. Dialektologia biltzarrari bide emateko, Euskara Ibiltaria erakusketa berritua eta interaktiboa aurkeztuko dute martxoaren 13an. Guztira 17 hizlari egongo dira, Xarles Videgain, esaterako. Jardunaldi akademikoa martxoaren 14an eta 15ean izango da, Bilboko Euskal Museoan.