Skip to main content

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoa prestatzen
Sormenaren loraldia Bilbon, seigarrenez

2020-02-13
Hamaika desira! lemapean Loraldia festibalaren 6. edizioa martxoaren 10ean abiatuko da hilabete bereko 29ra arte. Aurtengo edizioan 29 emanaldi eskainiko dituzte eta 120 sortzailek baino gehiagok hartuko dute parte, guztia, hiriko hamabost aretotan.
bideoa prestatzen
Pasioa izango da dFERIA jaialdiaren gai nagusia

2020-01-24
dFeria arte eszenikoen jaialdiaren 26. edizioa aurkeztu dute. Aurten, martxoaren 9tik 12ra bitarte izango da Donostian. Nobedadeen artean, publiko gazteari zein familiei zuzendatutako hainbat antzezlan presatatu dituzte.
bideoa prestatzen
'Barrutik kanpora' ikuskizuna, 14. Harrapazank egitasmoa amaitzeko

2019-10-11
Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatutako Harrapazank programaren 14. edizioa bukatu da Campos Eliseos antzokian 'Barrutik Kanpora' ikuskizunarekin. Asteetako prestakuntzaren ostean 9 eta 18 urte bitarteko gazteek Harrapazank ikuskizunaren protagonista nagusiak izan dira. Sorkuntza eta euskara erdigunera ekarri nahi duen lehiaketaren bitartez hainbat kultur adierazpide ikusi ahal izan ditugu.
bideoa prestatzen
Nederlands Dans Theatre dantza talde herbeheretarrak bi saio eskeiniko ditu Miarritzen

2019-07-03
Donostiako Victoria Eugenia antzokian egindako aurkezpen prentsaurrekoan azpimarratu dutenez, 60 urte betetzen ditu taldeak aurten, eta ospakizun gisa eskeiniko dituzte Miarritzeko bi saio horiek
bideoa prestatzen
Bilbo hiriaren 719. urteurrenean ospatuko da Gau Zuriaren 20. edizioa

2019-06-04
Bilbo hiria sortu zela 719 urte beteko dira aurten. Gau Zuria jaialdian, hiriaren urteurrena ospatzen da, kale eta leku esanguratsuenak argi, soinu eta ikuskizun harrigarriekin apaintzen dituzte urtero. Aurten, Bilbao 700 fundazioak antolatzen duen Gau Zuriaren 20. edizioa izango da. Argi eta soinu ikuskizunez gain, bideojokoak, antzerkia, musika, dantza eta magia izango dira. Ekainaren 14 eta 15ean, gauak argizteaz gain, egunez ere ekitaldiak antolatu dituzte aurten. Jaialdia egin ahal izateko, 600 pertsonek egingo dute lan. Josune Ariztondo Bilbao 700eko zuzendariak adierazi duenez, milioi bat euroko aurrekontua behar izan dute jaialdia antoaltzeko. Argiztapenak 22:30etik 2:00era egingo dituzte; ikuskizun bakoitzak, bere aldetik, bere ordutegia izango du.
bideoa prestatzen
Larart proiektuak ikuspegi soziala emango dio Loraldia Festibalari

2019-03-22
Festibalaren azken asteburuan Basotik itsasora dokumentalaren emankizuna egingo da eta Basoa koreografiaren aurkezpena. Loraldiaren Festibalaren 5. Edizioaren azken asteburuak kutsu soziala izango du. Kultur Elkarteak hezkuntza arlora zuzendutako proiektuak egiten ditu batez ere baina oraingoan imigranteen egoerari eusten dio eta elkartasunezko ekintza prestatu du. La Casilla pabiloian izango da Dantzaz proiektuak sortutako ikuskizuna. Doakoak izango dira ekintzak, baina, elkartasun sarrera bat egongo da salgai. Lortutako dirua Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundearentzako izango da, ekimen sozial batean inbertitu dezan. Apirilaren 6an, ikuskizuna baino lehen errefuxiatuen egoera ikusteko erakusketa bat egongo da eta baita bi imigrante ere beren esperientzia kontatzen.