Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Ikuskizunak

bideoaren irudia
Piratek Donostia abordatu dute!

2015-08-10

Aste Nagusiko ekitaldi preziatu bilakatu da Piraten Abordaia. Aurten ere arrakasta handia izan du, 4000 pirata baino gehiagok hartu dute parte, eta kolorez bete da portua.

bideoaren irudia
Bittor Kapanaga "Otxandioko Aztia"-ren omenez kantaldia egingo dute bere herrian

2014-07-09

Bittor Kapanaga, euskal kulturan erreferente eta "Otxandioko aztia" gogoratuko dute asteburu honetan, larunbatean, bere heriotzaren 3. urteurrenean. Bere omenaldian, berak idatzitako letrak kantu bihurtu zituzten kantariak izango dira, besteak beste Gontzal Mendibil, eta Niko Etxart.

bideoaren irudia
Elorrion, kultura eskuragarri uztaila osoan, Musikaire jaialdian

2014-07-09

Udan ohikoa da jaialdi guztiak asteburu bakar batean izatea baina bada salbuespenik. Elorrion, uztaila osorako ireki dizkiote ateak kulturari, Musikaire udako jaialdia antolatuz. Gainera, antzerkia, dantza, musika eta argazkilaritza uztartzen dituen jaialdia leku paregabeetan ospatzen da. Izan ere, 1964an izendatu zuten Elorrio (Bizkaia) monumentu multzo historiko-artistiko eta jaialdi hau, besteak beste, Tola edota Lariz Jauregietan ospatzen da.

bideoaren irudia
Maiatzaren 15etik 18ra arte egingo dute Leioako 15. Umore Azoka

2014-05-07

Leioako 15. Umore Azoka ospatuko dute maiatzaren 15 eta 18 bitartean. Hala aukeztu dute gaur goizean Bilbon egindako prentsaurrekoan. Azoka nazioarteko ekitaldi bilakatu dela azpimarratu dute, estatu mailako ikuskizunez gain, nazioartetik heldutako konpainiak ere baitaude. Arte eszenikoez sortutako kale antzerkiak izango dira nagusi Leioako kaleetan egun horietan zehar.

bideoaren irudia
Martxoaren 29an ospatuko da BreakOnStage jaialdiaren 14. edizioa

2014-03-17

BreakOnStage kultura urbanoaren jaialdia ospatuko da martxoaren 29an Bilbao Arenan. Adierazpen artistiko ugari bilduko dituen jaialdi honetan, besteak beste, The Ruggeds, Inesteam, Rst Crew, Poe One, Vocaliks eta Rayden hip hop taldeak arituko dira. Bi orduz iraupen laburreko 20 ikuskizun taularatuko dira.

bideoaren irudia
"Zazpi aldiz elur" ikuskizunak elurretara darama Laboa

2014-02-14

Mireia Gabilondo zuzendari, Tanttaka Teatroak "Zazpi aldiz elur" ikuskizuna aurkeztu du Donostian. Mikel Laboaren alde ezagun zein ezezagunak oholtza gainean jarriko ditu kantua, poesia eta antzerkia biltzen dituen lanak. Asteburu honetan Donostian emanaldia eskaini ostean, Euskal Herriko birari ekingo diote.