Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Gizarte bazterkeria jasaten duten pertsonen errealitatea landuko dute Homeless zinema jaialdian

2019-11-12
Bizitegi elkarteak antolatzen duen jaialdia da hau. Bertan, gizarte bazterketa pairatzen duten jendearekin lan egiten dute.
bideoa prestatzen
Lurrama, Ipar Euskal Herriko laborariak ezagutzeko azoka

2019-11-08
Azaroaren 8, 9 eta 10ean burutuko da Lurrama, Miarritzeko Irati erakustazokan. Duela 14 urte Euskal Herriko Laborantza Ganbarak sortua, nekazaritza herrikoiaren erakuslehio izan nahi du.
bideoa prestatzen
110.000 pertsona bildu ditu Urriko Azken Asteleheneko azokak Gernikan

2019-10-28
09:00etan zabaldu dute azoka, eta 15:00ak bitartean izan da zer saldu eta zer erosi. Iaz baino 23 postu gutxiago egon dira eta egon direnetatik, gehienak, artisauenak izan dira. Produktu onenen sari banaketak, bertsoak eta gaztaren enkanteak ikusteko aukera egon da. Baserrietako ekoizpenaren erakusleihoa izaten da Urriko Azken Astelehena, urtean egindakoak herritarren aurrean bistaratzeko eguna.
bideoa prestatzen
Zazpi euskal ekoizpen, Zinebi Nazioarteko Jaialdiaren 61. edizioan

2019-10-24
Ohorezko Mikeldi Saria emango diete Claire Simon zinegile frantziarrari eta Wang Bing txinatarrari. 29 herrialdetako artistek egindako 57 film labur ikusteko akera izango da Nazioarteko Lehiaketaren Sail Ofizialean; tartean, Euskal Herriko zazpi dokumentalgileen ekoizpenak.
bideoa prestatzen
Deustuko Trikijaialdiak hazten jarraituko du bere II. edizioan

2019-10-17
Bigarren urtez triki-jaialdia ospatuko dute Deustun. Helburua da Deustuko eta Bilboko trikitilari eta panderojoleen arnasgune izango den plaza, beste urte batez sortzea. Aurreko urteko arrkasta ikusita, eguna eta egitaraua errepikatuko dute. Jende andana espero da triki-poteoa, bazkaria, dantzak etb. izango duen egunean. Horren guztiaren inguruan hitz egiteko, Ibon Urrutia antolatzaileetako batekin izan gara.
bideoa prestatzen
Websail onenak Seriesland jaialdian ikusgai

2019-10-16
Seriesland jaialdiaren edizio berria urriaren 21ean abiatuko da. Jaialdiak genero honetako sortzaile, ekoizle, banatzaile eta langileak bilduko ditu Bilbon. Euskal ekoizpenek ere garrantzi berezia edukiko dute aurten.