Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Inoizko daturik onenak Harrapazank programarentzat

2020-06-04
Arrakasta lortu du Bilboko Udalaren eta Euskaltzaleen topagunearen Harrapzank programak bere 15. urtemugan. Egoerak behartuta, sarera egin du salto gazte bilbotarrak aktibatzea eta euskarara ekartzea helburu duen ekimenak eta inoizko daturik onenetarikoak bildu ditu aurten. 10 eta 18 urte bitarteko 900 gazte baino gehiagok hartu du parte HarrapazankIsIndahouse-ek proposatutako ataletan.
bideoa prestatzen
Udako jaiak, bidegurutzean

2020-05-04
Bertan behera utzi uztea, atzeratzea edo moldatzea izan dira jai batzordeek hartutako neurrietako batzuk, nahiz eta askok oraindik ere erabakirik hartu ez duten, egoeraren garapena zein izango den ezin dutelako aurreikusi.
bideoa prestatzen
Agenda: Ume eta familiek aisialdian euskaraz aritzeko helburua duen "Ikusi eta Ikasi" programak

2020-04-27
Ume eta familiek aisialdian euskaraz aritzeko helburua duen Ikusi eta Ikasi programak, ikuskizunak, tailerrak eta abar antolatu ditu apirilaren 27tik maiatzaren 16ra bitartean. www.ikusietaikasi.eus atarian egongo dira ikusgai.
bideoa prestatzen
San Prudentzioko danborrada ospatzeko modu berezia Batera zaintza sare herritarraren bidez

2020-04-27
Gasteizko Batera Zaintza sareak balkoietatik danborrada egitera deitu gaur, San Prudentzio egunaren bezperaren egunean. Bihar jai eguna da Araban, eta aurten etxeetan ospatu beharko dute. “Danborra eta txanoa prest izateko” adierazi du zaintza sareak, arratsaldeko 8:30etatik 9etara joango den danborrada herrikoia etxetik egiteko.
bideoa prestatzen
EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute

2020-04-17
Iparraldeko EHZ festibalaren antolatzaileek aurteko edizioa bertan behera uztea erabaki dute. Frantziako gobernuak uztaila erdialdera arte galarazi du horrelako ekitaldien antolakuntza koronabirusa dela eta, eta lantaldeak hainbat aukera baloratu dituen arren, bertan behera uzteko erabakia hartzera behartu du egoerak. Neurria beharrezkoa bezain gogorra izan dela azaldu digu Julen Oillarburu kideak.
bideoa prestatzen
Break On Stage jaialdia martxoaren 21ean izango da

2020-03-04
Break on Stage Kultura Urbanoen Nazioarteko Jaialdia martxoaren 21ean ospatuko da aurten, Bilbao Arenan, 17:30ean hasita. Lorea Bilbao, Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatuak azaldu duenez, Brek On Stage adin guztiei zuzendutako kultura urbanoen jaialdia izanda ere, bereziki, gazteengan eragitea da asmoa.