Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Ostiralean hasiko da Nafarroako 21. pintxoaren astea

2019-03-20
Ostiraletik igandea 31ra bitarte ospatuko da Nafarroako 21. Pintxoaren astea. Foru erkidegoko 63 jatetxek parte hartuko dute. Aurten azpimarratzekoa da tabernen heren batek zeliakoek jateko moduko pintxoak eskeiniko ditu.
bideoa prestatzen
Udaberrian ospatuko da Iruñea Loretan - Pamplona es Flor jaialdia

2019-03-14
Iruñeko Udalak Iruñea Loretan – Pamplona es Flor jaialdia antolatu du hastear den udaberrian, hiriko natura-guneak ezagutarazteko. Euskal Herriko hiriburuko bioaniztasun oparoa ikusarazi eta nabarmentzeko asmoa duen jaialdia, bisita gidatuz, kontzertuz, erakusketaz eta hainbat ekimenez osatzen da. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra bitarte burutuko da egitaraua, eta aurretik burutzen ziren ekimenak programa bateratuan integratuko dira, ekintza berriekin, elkarrekiko osagarriak diren jarduerak antolatuz.
bideoa prestatzen
Kalean ospatuko dute DFeriaren XXV. urteurrena

2019-02-26
DFeria martxoaren 11tik 19ra ospatuko dute. Aurten, ordea, 25 urte betetzen ditu eta hori ospatzeko kalera aterako da. Hain zuzen, martxoaren 9an bederatzi ikuskizun antolatu dituzte adin guztietako ikusleentzako. Hiriguneko hainbat lekutan izango dira: Alderdi Eder, Boulevardeko kioskoa, Konstituzio Plaza eta Bretxako merkatua. Ikuskizun bakoitza birritan eskainiko dute 16:30ean eta 19:00etan hasita, "ahalik eta ikus-entzule gehienengana iristeko". Ikuskizun guztiak doakoak izango dira.
bideoa prestatzen
"Bilbaopoesia" literatur jaialdiak poeta entzutetsuak bilduko ditu

2019-02-25
Martxoaren 7an hasiko da 20. edizioa Darío Jaramillo, Antonio Carvajal eta Antonio Lucasen errezitaldiarekin. Bidebarrieta Kulturguneak urtero poesiarekin duen topaketa handia da, jada finkatua dagoena. Errezitaldiak, musika, egileekintopaketak eta Zazpi Kaleetako geltokian bi poesia hamarkada hauen erakusketa-labrupena barnebilduko ditu. Emakume poeta belaunaldi berriak ere izango du tartea martxoaren 11an.
bideoa prestatzen
"Sardinita disfrazada" gailendu da Bilboko aratusteetako kartel lehiaketan

2019-02-08
José Ángel Ligero Martizenea izan da garailea 83 artisten artean. Parte hartzea zabala izan da edozein herritarrentzat. Murtzia, Aragoi edo Tenerifetik, besteak beste, aukerak bidali diren arren gehienak bertakoak izan dira. 2017an ere pertsona berdinak irabazi zuen lehiaketa eta 4 ediziotan izan da finalista. Ikuspegi ezberdinak ikusi dira karteletan, artista bakoitzak Bilboko inauteriak beraientzat zer diren irudikatu du. Diseinu kopurua iazkoaren bikoitza izan da.
bideoa prestatzen
EHZ festibal zaharberritua ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da

2019-01-15
EHZ festibala zahar-berriturik itzuliko da uda honetan. Ekainaren 28, 29 eta 30ean ospatuko da, oraindik zehaztear dagoen kokalekuan eta herri baten barnean antolatuko da, bertako egitura eta kolektiboak kontuan izanda.