Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoaren irudia
Ekainaren 1ean Ibilaldia ospatuko dute Gernikan

2014-05-15

Aurtengo Ibilaldia Gernika-Lumo eskualdeko bizilagun guztiena izatea nahi dute antolatzaileek. Hala baieztatu dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Gernikan ospatuko dute ekainaren 1ean . Seber Altube ikastolari egokitu zaio jaialdia antolatzea, baina ikastola horrek eskualde osoko ikasleak hartzen dituenez jaialdia eskualdeko herritar guztiena dela adierazi du Siera Enbetitia, Ibilaldiko koordinatzaileak.

bideoaren irudia
Estatu gabeko herrialdeen lehen jaialdia hartuko du Galdakaok

2014-05-08

Andra Mari dantza taldeak antolatuta Estatu gabeko herrialdeen lehen jaialdia hartuko du Galdakaok. Bertan besteak beste, Kherau folk taldea, Mànran talde eskoziarra, Xarnege taldea, Euskal Herriko Korrontzi taldea edota Stukat del Bolet talde kataluniarraren kontzertuak ikusteko aukera izango dugu. Kontzertuez gain, jaialdiaren barruan kale-animazinoa egongo da, eta aipatzekoa ere ekitaldi guzti guztiak doakoak izango direla!

bideoaren irudia
"Euskararen bihozfera" abestiak alaituko du aurtengo Ibilaldia

2014-02-20

Ibilaldiak badu abestia. "Euskararen Bihozfera" kantuak alaituko du ekainaren 1ean Gernikako kaleetan ospatuko den Bizkaiko Ikastolen aldeko jaialdia. Jon Urriolabeitia eta bere lagun taldeak sortu dute abestia, zenbait musikariren laguntzarekin. Besteak beste, Gorka Leon, Jose Urruela eta Antton Uriarte musikariak izan ditu alboan. Nabarmendu dutenez, ska, reggea eta rock doinuak uztartzen dituen abesti oso alaia da. Dantzan egiteko oso aproposa.

bideoaren irudia
Gaztaroa izango du aurtengo Zinegoak jaialdiak ardatz

2014-01-15

Hastear da Zinegoak Bilboko gay-lesbo-trans zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren 11. edizioa. Berritasun ugari dakartza jaialdiaren aurtengo saioak. Horrela, besteak beste, aurten lehenengoz Bilbao Arte aretoan izango dira lanak ikusgai eta bertan kokatuko dituzte Off Zinegoak saileko emanaldirik abangoardistenak. Urtarrilaren 20tik 27ra egingo da Zinegoak Bilbon gero maletak hartu eta beste herri batzuk bisitatuko baditu ere. Aurten Euskal Herriko bost lan ikusi ahal izango dira jaialdian.

bideoaren irudia
Oholtzapea | Igor Elortza eta saioen analisia

2013-11-13

Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira jarri gara Oholtzapea saioan. Tolosa eta Gernika-Lumoko finalaurrekoen ostean, estreinatu dugu programa. Analisiaren tartean Josu Goikoetxea gai jartzailea izan dugu bidelagun. Elkarrizketaren atalean, berriz, Igor Elortza bertsolariarekin hitz egin dugu.

bideoaren irudia
Jone Urteaga: "Oso betea izango dugu Kilometroetako ibilbidea"

2013-10-06

Kilometroak ospatuko dituzte igandean Tolosan. Laskorain Ikastolako zuzendari Jone Urteaga eguna iristeko gogotsu dago, azken eguneko sortzen duten zirrararekin.