Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Lekeitiok San Antolin jaietako egun handia ospatuko du gaur: Antzar Eguna

2019-09-05
Antzar Egunean 300 urte baino gehiago dituen jokoa egiten da, Antzar jaia. Urtero, eztabaida handia sortzen du jaietan animalien erabilera dela eta. Hori horrela, aldez aurretiko potinen prestaketaz, parte hartzeko ordenaren zozketaz eta jaiaren eboluzioaz hitz egin dugu Sabiño Madarietarekin. Urte askoan Antzar Batzordean izan da bera.
bideoa prestatzen
Irailaren 19tik 22ra ospatuko da Atlantikaldia Errenterian

2019-09-04
2019ko Atlantikaldia jaialdia aurkeztu dute gaur goizean Donostiako Aquariumean. Bertan izan dira Aizpea Otaegi Errenteriako alkatea, Iker Tolosa Atlantikaldiako zuzendaria, Maria Jose Telleria Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendaria eta Sara Zozaya Donostiako musikaria Musika eta kultur topagune bilakatuko da Errenteria irailaren 19tik 22ra, Marea Biziak lelopean. Bertan, Nathy Peluso, The Skatalites, Abdul & The Gang, BIM, Oreka TX eta San Salvador taldeak ikusteko aukera izango da.
bideoa prestatzen
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Saran, irailaren 20tik 22ra

2019-09-04
Kalakan taldeak hiru kontzertu eskainiko ditu Sarako leizeetan irailaren 20tik 22ra. Musika gaelikoa, musika korala eta euskal musika traidizonala omenduko dituzte hiru kontzertu hauetan. Hainbat artistek hartuko dute parte: Kim Carnie, Innes White, Loinatz abesbatza, Bercaits Anaiak, Andoni Agirre eta Doinique Le Guichaoua.
bideoa prestatzen
Getxophoto nazioarteko irudi jaialdia aurkeztu dute

2019-09-03
Irailaren 4tik aurrera Getxo argazki eta irudiz beteko da. Izan ere, jaialdia hirian zehar paseatzeko eta erakusketak presa barik ikusteko diseinatuta dago. Aurten, Monica Allende komisarioaren “trantsizioaren trilogia” lanaren azken urtea izango da. 2017an hasi zen eta aldaketen garaiaren zentzu zabala arakatu zuten. Hurrengo urtean, aldiz, gatazkaren inguruan bildu ziren. Aurten, trilogiarekin bukatzeko, etorkizuna izango dute hizpide. Lanak edozein ordutan ikusteko aukera egongo da, areto itxietan dauden apurrak izan ezik. Horrez gain, larunbat honetan, Matthieu Gafsou, Jan Hoek, Federico Estol eta Anaïs López artistak Getxon egongo dira eta euren erakusketetan beraiekin hitz egiteko aukera eskainiko dute.
bideoa prestatzen
Iritsi da Marijaiari agur esateko unea

2019-08-25
Bilboko Aste Nagusia bukaerara heldu da. Konpartsetako kideek azken indarrekin heldu diote jaietako bederatzigarren egunari. Kaskagorri eta Pa... Yaren arteko guda zikinean ere izan gara gaur, horren ostean erromeriaz girotuta pasa dute iluntzea Marijaia erre baino lehen.
bideoa prestatzen
Eraso sexista baten berri eman dute konpartsek Bilboko Aste Nagusiko zortzigarren egunean

2019-08-24
Eraso sexista baten berri eman dute Bilboko konpartsek. Honen harira, elkarretaratzea egon da 19.30etan Arriaga plazan. Horrez gain Bilboko Emakumeen IV. ikurrina San Juan Iberdrola taldeak irabazi du goizean izan diren estropadetan. Gizonezkoetan ere, San Juan izan da garaile. Eguneko protagonistak, baina, konpartsak izan dira. Izan ere, Bilboko Aste Nagusia amaierara heltzen ari den honetan, bazkaria egin dute eta ondoren jai giroan konpartsen arteko herri kirolak ospatu dituzte.