Skip to main content

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Gipuzkoako ikastolen jaia ospatuko dute igandean Zarautzen

2019-10-04
Igande honetan ospatuko da Kilometroak jaia Zarautzen, Salbatore Mitxelena ikastetxeak antolatuta. Egitarau “inklusibo, feminista eta jasangarri” bat prestatu dutela azpimarratu dute antolatzaileen. Aurten hiru gune izango ditu eta Ni, Hi, Hura… ikastola mundura! leloari jarraituz jarri diete izena bakoitzari. Ni gunea Malekoian egongo da eta kontzertuak izango dira bertan. Goizean Skasti, Pottors eta Klito eta Optika arituko dira, besteak beste, eta arratsaldean, berriz, Joseba Irazoki. Haur eta familientzat egokitutako Hi gunea ikastolan egongo da, eta Hura gunea Mollarrin. Sonakay, Ene Bada, Ane Guria, Mac Onak eta Bad Soundek kontzertuak eskainiko dituzte bertan. Gune guztietan egongo da jan-edana, eta baita kale animazioa ere, txaranga, batukada eta abarrekin.
bideoa prestatzen
Urkullu: “BEC! Euskadi Basque Countryren nazioarteko agertokia da”

2019-10-02
15. urteurrena ospatu du BEC!-ek. Xabier Basañezek, BEC!-eko zuzenari nagusiak, Euskadiren garai berrien sinbolo bezala deskribatu du espazioa. Izan ere, inguruko enpresa-, elkarte- eta gizarte-ehunaren eragile dinamizatzaile eta estrategiko gisa kokatu da BEC! mapa ekonomikoan.
bideoa prestatzen
Zurriolako Butakan egon dira Izaskun Arandia ekoizlea eta Gaizka Ugarte aktorea

2019-09-26
Izaskun Arandia ekoizlea Zurriolako Butakan egon da datorren urtean estreinatuko dituen hainbat lan aurkezten. Una ventana al mar Grezian kokatzen den filmari buruz hitz egin du Gazka Ugarte aktoreak, telebistan eta antzerkian egin dituen beste hainbat lanez gain.
bideoa prestatzen
Atlantikaldia kulturaren marea biziak

2019-09-18
Atlantikaldiaren VI.edizioa martxan da jada. Errenteriako Udalak antolatzen duen Kultur Topagune eta Musika jaialdia da. Irailaren 19tik 22ra ospatuko da ‘Marea Biziak’ lelopean. Kulturen arteko elkartrukea bultzatzea da jaialdiaren helburua, herriko zein kanpoko eragileen arteko elkarlana bultzatuz. Eragileen proposamenekin sortzen da jaialdiaren programazioa, eta bertan hainbat kultur ekintza topa daitezke: jolasak, erakusketak, antzerkiak, dantza, kaleko artea, teknologia, gastronomia, azokak eta beste hainbat.
bideoa prestatzen
25 urte igaro dira Guardia Zibilak Nafarroa Oinez zapuztu zuenetik

2019-09-18
1994ko irailaren 18an ospatu zen Beran Nafarroa Oinez. Festa amaitzear zelarik Guardia Zibilak kargatu zuen bertan zeudenen kontra 50 zauritu eraginez.
bideoa prestatzen
BBK Live jaialdia antolatzen duen Last Tour promotorak salaketa jartzeko mehatxua egin dio Eragin plataformari

2019-07-09
BBK Live jaialdian langileek pairatzen dituzten baldintza txarrak salatu nahi izan ditu Eragin plataformak. Horretarako, kartel bat igorri dute sare sozialetan, langile ohien testigantzak jaso eta baldintza horiekin amaitzen saiatzeko. Publikazioak ohiartzun handia izan du, arik eta Last Tourrek, jaialdia antolatzen duen enpresak, salaketa mehatzua egin dion plataformari, bere iruditeria erabili eta bere izen ona zikintzeagatik. Mikel Ruiz Eragineko kidean azaldu digu gatazka sakoneko elkarrizketan.