Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Uztailaren 11n nekea nabaritzen ari da baina luzerako daukagu oraindik!

2019-07-11
10 arratsaldean Kikikokomoko paizaloekin eta karrikadantza taldearekin egon ginen. Uztailaren 11an Oinez txokora hurbildu ginen goizean goiz eta gero Bronce peñakoek ematen duten festa sarira. Ondoren, herri kirolen gunenan nafarroako txinga txapelketa ikusi dugu eta azkenik, aranguren ibarreko musika bandarekin egon gara. Gaurkoan gainera, Ahotsako kideak Erraldoien inguruko galdeketa egin dute.
bideoa prestatzen
2019ko Sanferminak hasi dira, ikurriña eta guzti

2019-07-06
2019ko Sanferminetako lehendabiziko programa: txupinazoa, ikurriña, elkartasuna eta festetako musikaren kale inkesta!
bideoa prestatzen
Lehen aldiz emakumeek ere Lesakako Zubigainekoa dantzatuko dute aurten

2019-07-04
Hiru emakumezko ezpata dantzarik parte hartuko dute sanferminetako ekitaldi nagusian azken urteetan entseguetan parte hartu ondoren. Guztira, hamabost ezpata dantzari izango dira. Zubigainekoa, Onin ibaiaren ertzeko petrilean dantzatzen da. Zubi gainean dantzatzeko, ohiko prozedurari eutsi diote ezpata-dantzari gazteek. 18 urte ingururekin hasten dira entseguetara joaten, eta ezpata dantzari beterano batek bere postua uzten duenean, entseguetan denbora luzeena daraman dantzari gazteak betetzen du hutsune hori. Aurten, zehazki, bost ezpata dantzarik hartu dute erretiroa, eta horrek bide eman die beste horrenbeste dantzariri, jendaurrean estreinakoz dantzatzeko.
bideoa prestatzen
Iruña Antitaurinak zezenketen aurkako kalejira deitu du uztailaren 7rako

2019-07-03
Iruña Antitaurinak uztailaren 7an arratsaldeko zazpietan deitu du kalejira musikatua. Honekin batera zezenketei eten emateko manifestua irakurri dute kideek gaurkoan. Aurtengo pankarta Zaldieroak diseinatu du.
bideoa prestatzen
Herri Sanferminak kolektiboak auzolanaren aldeko aldarria azpimarratu du

2019-07-02
Behin betiko egitaraua aurkeztu du Herri Sanferminak plataformak. Gaurko agerraldian kideek auzolanaren aldeko apustua berretsi egin dute eta Maya alkatearen mehatxuen aurrean, herritarren babesa dutela erantzun. Bizikidetza kezka izanik, zuzeneko musika emanaldiak lehenago amaituko dituzte. Oraindik 197 txanda betetzear daude eta horiek betetzeko laguntza eskatu dute.