Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Jaialdiak

bideoa prestatzen
Edurne Taintaren "Ayer soñe con un 6 de Julio" kartelak irabazi du San Ferminetako lehiaketa

2019-05-03
Edurne Taintaren “Ayer soñé con un 6 de Julio/Atzo uztailak 6 batekin amets egin nuen” lanak irabazi du Sanferminetako kartelaren lehiaketa. Parte-hartzerik altuena izan duen edizioa izan da, eta osotara 10.629 herritarrek parte hartu dute. Taintaren lanak egilearen amets bat irudikatzen du, eta bertan Iruñeko Udal plaza bi kolore gamatan ikusten da, eguna eta gaua irudikatuz.
bideoa prestatzen
Bilbao Arte Sakratua (BAS) jaialdia ospatuko da apirilean “Egurra eta soka” izenburupean

2019-03-29
15.edizio honetan nazioarteko ospea duten tradizio handiko taldeak egongo dira. Bilboko Korala, She´Koyokh, La Grande Chapelle, Singer Pur eta Conductus Ensemble dira aurtengo programazioan egongo diren taldeak. Antolatzaileek adierazi dute familia osoari zabaldu nahi diotela egitaraua eta horren parte da Claroscvro antzerki konpainiaren Perdida en el Bosco ikuskizuna. Aurten arte sakratuarekin edo musika barrokoarekin erlazionatutako kontzertu edo espektakuluetatik harago doa jaialdia. Bilbao 700 fundazioak antolatu duen egitarauan esperientzia izango da garrantzitsua. Fundaziotik azaldu dutenez, kontzertu eta ekitaldietan parte hartzaileekin interakzioa bultzatu nahi izan dute esperientzia eta sentsazio positiboen bitartez. Apirilaren 9tik 16ra bitartean ospatuko da jaialdia Atxuriko Gizakunde Elizan.
bideoa prestatzen
300 ekintza baino gehiago egongo dira Bilboko Basque Fest jaialdian

2019-03-25
Zazpigarren urtez antolatzen den euskal kulturaren ekimena Aste Santuan burutuko da. Apirilaren 17tik 21era. Jaialdiaren helburua alde batetik Aste Santuan turistak erakartzea da eta bestetik Bilbotarrek ere beraien hiriaz gozatzeko ekintzak sustatzea. Berrikuntza bezala Zinema atala egongo da, Goyetara nominatu zen Gernikaren proiekzioa eskainiz. Aukera egongo da grabaketako irudiak ikusteko ere, David Herranzen argazkiei esker. Azpimarratu nahi izan dituzte Oreka TX eta Korrontziren ekitaldiak eta baita Bilborocken egongo diren emakumeei lotutako kontzertuak ere. Amaiera ekitaldia Arriagan izango da, Negua izeneko akelarre batekin. Euskal mitologiaren suaren inguruko erritu eta dantzak ikusi ahal izango direlarik. 300 ekimenetik gora egongo dira, aurten inoiz baino espazio eta txoko gehiagorekin.
bideoa prestatzen
Bilboko Udalak B-TUBER tailerretarako eta BILROBOT lantegietarako izen emate epea zabaldu du

2019-03-22
Bilboko Udalak, Azkue Fundazioarekin elkarlanean azken urteotan bogan egon den B-TUBER IZAN EUSKAL YOUTUBER tailerra eskeiniko du apirilaren 23tik 26ra. 2004-2007 urteen bitartean jaiotako bilbotarrentzat daude bideratuta. Tailerretan, youtuberako bideoak nola pentsatu, editatu eta ekoizteko giltzak emango dira, Ane Atxutegi youtuberraren eskutik, “Beitu” eta “Etxe txiki infernu handi” kanaletako sortzailea. Dohako tailerrak dira, eta bi mailetan banatuko dira, hasiberrientzako tailerra, eta pasa den ediziotan ibili direnentzako hobetzeko tailerrak, osoki euskaraz izango direnak. Bestalde, Udalak BILROBOT umeentzako robotika lantegien edizio berria eskeiniko du, 10 eta 11 urte bitarteko bilbon erroldatutako neska-mutilei bideratuta. 13 lantegi izango dira, apirilaren 29tik ekainaren 7ra arte, euskaraz baita ere. Gazteengana heltzeko asmoarekin, hamaika auzoetan izango dira lentegiak, hala nola, Deustu, Ibaiondo, Begoña, Abando, Errekalde eta Basurtuko udaltegietan eta San Inazioko Euskararen Etxean.
bideoa prestatzen
Ostiralean hasiko da Nafarroako 21. pintxoaren astea

2019-03-20
Ostiraletik igandea 31ra bitarte ospatuko da Nafarroako 21. Pintxoaren astea. Foru erkidegoko 63 jatetxek parte hartuko dute. Aurten azpimarratzekoa da tabernen heren batek zeliakoek jateko moduko pintxoak eskeiniko ditu.
bideoa prestatzen
Udaberrian ospatuko da Iruñea Loretan - Pamplona es Flor jaialdia

2019-03-14
Iruñeko Udalak Iruñea Loretan – Pamplona es Flor jaialdia antolatu du hastear den udaberrian, hiriko natura-guneak ezagutarazteko. Euskal Herriko hiriburuko bioaniztasun oparoa ikusarazi eta nabarmentzeko asmoa duen jaialdia, bisita gidatuz, kontzertuz, erakusketaz eta hainbat ekimenez osatzen da. Martxoaren 22tik maiatzaren 12ra bitarte burutuko da egitaraua, eta aurretik burutzen ziren ekimenak programa bateratuan integratuko dira, ekintza berriekin, elkarrekiko osagarriak diren jarduerak antolatuz.