Skip to main content

Azken bideoak: Jardunaldiak

bideoa prestatzen
Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak online eskainiko dute "Ikusi eta Ikasi" programa konfinamenduan

2020-04-27
Euskaltzaleen Topaguneak eta Bilboko Udalak Ikusi eta Ikasi programa online bertsiora moldatu dute konfinamenduan. Ume eta familiek aisialdian euskaraz aritzeko helburua duen programak, ikuskizunak, tailerrak eta abar antolatzen ditu urtero Bilbon baina koronabirusak eragingako larrialdia dela eta, eskaintza aldatu eta webgunearen bidez emango dute, apirilaren 27tik maiatzaren 16ra bitartean.
bideoa prestatzen
Apirilaren 21ean eta 22an greba digitala egitera deitu du Euskal Herriko kulturgintzak

2020-04-15
Apirilaren 21ean eta 22an interneten kultur edukirik ez partekatzeko deia luzatu dute. Bi egun horietan gogoeta eta eztabaida soziala eragitea nahi dute. Horrez gain, premiazko neurriak hartu behar direla exijitu dute
bideoa prestatzen
Bilborocken ospatuko dute Harrapazank gazte programaren XV. urteurrena

2020-02-05
Aurtengo programak bi aldaera ezberdin biltzen ditu. BatetikHarrapazank arratsaldeak izenekoa, horretan, arlo anitzetako lantegiak antolatu dituzte 10 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. Bestetik, Harrapazank eszena, Bilboko 12 eta 18 urte bitarteko gazteen sormena eta dohainak ezagutzeko lehiaketa.
bideoa prestatzen
Durangoko Azokak kasik 6 milioi eurotako inpaktu ekonomikoa eragiten du Durangon

2019-12-08
Aurreko urteetan baino bisitari gehiago erakarri ditu Durangoko Azokaren 54. edizioak. Gerediagak eta Saidecok elkarlanean osatutako ikerketaren arabera, Durangoko Azokak 5,8 milioi eurotako eragin ekonomikoa uzten du herrian zein eskualdean. Bataz beste, Landako Gunearen baitan 49 eurotako gastua egiten dute bisitariek.
bideoa prestatzen
Throwing Voices: Uxue Alberdi eta Rachel Newton

2019-12-08
Landako Guneko areto nagusian, Uxue Alberdi idazle eta bertsolari elgoibartarrarekin batera, Rachel Newton harpa-jotzaile eskoziarra elkartu ziren "Throwing voices" egitasmoaren baitan. Abuztuan Eskozian izandako literatur topaketari segida emanez, Newton-ek eta Alberdik bi kulturen arteko uztarketa osatu zuten. Besteak beste, gaelikoz idatzitako olerkiekin.
bideoa prestatzen
Euskarazko bideojokoen ertzak aztertu dira Jokotekniako II jardunaldian

2019-10-14
Larunbatean ospatu zen Jokoteknia euskarazko bideojokoen bigarren jardunaldia. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak antolatuta, gozieko 9etan abiatu ziren hitzaldi eta mahai-inguruak Azkuna Zentroko Bastida Aretoan. Bertaratutakoek, bideojokoen arloko ertz ugari jorratu zituzten hitzaldiez gozatu ahal izan zuten. Topaketen helburua industria eta jokozaleen diagnostikoa egin eta bertako joko egile eta zaleen arteko harremana sortzea da. Aipagarria da emakumeen papera bideojokoaren industrian sakon jorratu zela.