Skip to main content

Azken bideoak: Ondarea

bideoa prestatzen
Zozketa bidez esleituko dira kulturgileentzako diru-laguntzak

2020-05-12
Eusko Jaurlaritzak kulturgileentzat abian jarri dituen diru-laguntzak zozketa bidez esleituko dituela jakinarazi du. 950 eurotik 1.200erainoko paketeetan banatuko da zeregin horretara bideratutako 2,5 milioi euroko poltsa. Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak azaldu duenez, era horretan, eskaera egin duten guztiek aukera berak izatea gura da.
bideoa prestatzen
#Bazterrekoak | Lope Agirreren inguruko ikuspegi poliedrikoak

2020-04-27
“Solo pero en control” abesten zion Fiachras talde Gipuzkoarrak Loperi. Nola izendatu, Aro Modernoan Euskal Herritik Amazonasera bidaiatu, gerretan parte hartu, ehundaka pertsona hil, El Doradoren ametsa jarraitu, Espainiari independentzia aldarrikatu eta hilzorian bere alaba akabu zuen Oñatiarrari? Askatasunaren printzea, traidorea, tiranoa, eroa, pelegrinoa.... Horiek izan ziren Lope de Agirre gipuzkoarra definitzeko erabilitako goitizen batzuk. Zinez pertsonaia polemikoa, 400 urte atzera, euskal askatzaile eta euskal faxista baten tarteko bidean zegoen: #Bazterrekoak atala, Jabi Juberaren eskutik.
bideoa prestatzen
Duela 83 urteko bonbardaketa oroitu dute Gernikan

2020-04-27
Urtero gogoratzen da 1937an Alemaniako Condor Legioak eta Italiako Aviazione Legionariak Gernikan egindako sarraskia. Ehunka hildako eta zauritu izan ziren, eta eraikinen %85 erabat suntsitu zituzten. Aurten ezinbestean segurtasun neurriak hartuta egin dituzte ekitaldiak, koronabirusak eta konfinamenduak eraginda. Gernika Memoriaren Lekuko plataformaren helburua izan da, konfinatuta egon arren, askatasuna aldarrikatzeko eguna izatea, hala, zuzenean jarraitu dute herritarrek streaming bidez egitaraua.
bideoa prestatzen
Ehunka kulturgilek greba digitala egingo dute gaur eta bihar

2020-04-21
Greba digitala abiadute dute gaur ehunka kulturgilek sektorearen prekarietatea salatu, ikusarazi eta gogoeta egitera gonbidatzeko gizartea. Bi eguneko isilaldia egingo dute, entzun ditzaten.
bideoa prestatzen
Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da

2020-04-21
Joxe Ulibarrena eskultore eta etnografoa zendu da. Nafarroaz maiteminduta zegoen artista 1924an jaio zen Azkoienen, nahiz eta bihotzez Artetarra ere bazen, bertan sortu baitzuen Museo Etnografikoa. Oteiza eta Txillidaren arteko bidean, eskultore adimentsua izan zen Ulibarrena; bere ibilbidean herri xehea ardatz eta inspirazio izan zuen. Gauza txikietan aurkitzen zuen handitasuna, egurrezko koilaretan, ate zaharren mosaikoetan, uztarri eta lanabesetan. Beste iparretako bat Nafarroa eta bere memoria gordetzea izan zuen. Artetako museoan, Nafarroako erresumako uztarri zaharrak eta jostailuak zituen, kopak eta “foruen afera”rekin zerikusia zuten hamaika objektu. Museoan balio handiko piezak bildu zituen, Eunateko Kristo Erromanikoa edota Goya eta Picassoren margoak.
bideoa prestatzen
Antonio Álvarez-Solís: "Demokratikoki hil nahi dut, eta hori herentzian utzi"

2020-03-31
Chato Galante eta Álvarez Solís egungo historiako erreferente politikoak zendu dira azken egunotan eta minutu batean bada ere, tartea egin nahi izan diegu in memoriam Hamaika Telebistan.