Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Pervis Estupiñan aurkeztu du Osasunak

2019-07-18
Osasunak Pervis Estupiñan atzelaria aurkeztu du. Ekuaterako hegaleko jokalariak Watford talde ingelesak utzita jokatuko du Sadarren hastear den denboraldian.
bideoa prestatzen
Osasunak aurredenboraldiari ekin dio

2019-07-12
Jagoba Arrasateren aginduetara, nafarrak Taxoaren elkartu dira. Gorritxoek Lehen mailan jokatuko dute berriz eta igoera eskuratzeko erakutsitako bertute berberak azaldu beharko dituzte elitean jarraitu ahal izateko. Fitxaketei dagokionez, momentuz, Chimy Avila argentinarra, Pervis Estupiñan ekuadortarra eta Marc Cardona kataluniarra iritsi dira. Hala ere, nobedade gehiago aurreikusten dira.
bideoa prestatzen
Ander Iturraspek Espanyol-en jokatuko du

2019-07-09
Matienarrak urtebeko kontratua sinatu du kataluniarrekin, beste bat gehitzeko aukerarekin. Athletic-en 300 partidatik gora jokatu ostean, ibilbide berri bati ekingo dio orain.
bideoa prestatzen
Realak lanari ekin dio Zubietan

2019-07-08
26 jokalari elkartu dira Imanolen aginduetara, euren artean talde txuri-urdineko fitxaketa berriak: Alexander Isak, Alex Remiro, Cristian Portugués "Portu", Modibo Sagnan eta Martin Odegaard. Eurekin batera, Aihen Muñoz, Alex Sola, Ander Guevara eta Robin LeNormand aritu dira. Asier Illarramendi kapitainak Europa begiz jota dutela adierazi du. Hamaika Telebistak GARAko kazetari Joseba Iturriaren analisia jaso du.
bideoa prestatzen
Real Madrilek utzita, Martin Odegaard norvegiarrak Realean jokatuko du

2019-07-05
Azkeneko bi urteak Holandako ligan eman ditu, Heerenveen eta Vitesseren elastikoak defendatzen. Futbolari trebea da eta nerabe zela bere herriko selekzioarekin debuta egin eta Real Madrilekin fitxatu ostean, goi mailan leku bat egin ezinik aritu da. Orain, Vitessen errendimendu ona eskaini ostean, Realean jokatzeko aukera iritsi zaio. Norvegiarra Realaren bosgarren fitxaketa da, Alex Remiro, Sagnan, Portu eta Isaken atzetik