Skip to main content

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Napoles, antzerkia eta pizzaren hirian, futbola eta zinema elkartu ditu De Laurentiis familiak

2019-12-16
Txapeldunen Ligako final zortzirenetako kanporaketetako zozketak, partida oso bereziak eskainiko ditu. Horietariko bat, Bartzelona eta Napoliren artekoa. Messik, Maradona mito bihurtu zuen zelaia bisitatuko du. Marakana Txikia saioan, Alessandro Rutaren eskutik, Napoli futbol taldean gertatutakoak aztertuko ditugu. Klubeko jabeak, Aurelio de Laurenttis zinema-ekoizle ezagunak, Carlo Ancelotti entrenatzaile kargutik kendu eta haren ordez Gennaro Gattuso izendatu du.
bideoa prestatzen
Zozulya auzia, VAR-ak emandako buruhausteak, Napoliko istorioak eta Aiaraldeko kirol urtekaria

2019-12-16
Aurrenekoz, jokalari baten aurkako oihuak medio, partida bat bertan behera utzi dute espainiar Estatuan. Rayo eta Albaceteren arteko norgehiagokan, Bukaneros zaletu taldeak Roman Zozulya futbolariari "nazi" deitu zion. Ezaguna da Zozulyak Ukrainiako guduoi paramilitarrekiko duen atxikimendua. Gai honen inguruan zein euskal futbol taldeen emaitzei buruz aritu gara Alessandro Ruta eta Eñaut Barandiaranekin batera.
bideoa prestatzen
Osasunak heldu den denboraldian ospatuko duen mendeurreneko irudia aurkeztu du

2019-12-12
Logoak talde gorritxoaren armarria eta 100 zenbakiak uztartzen ditu. Aurkezpenean Luis Sabalzak azaldu zuenez 2020-2021 denboraldian burutuko dira ospakizunak.
bideoa prestatzen
Alvaro Romeo: "Ingalaterrako ligak zaletuekiko errespetu handia du"

2019-12-10
Mundu mailan parekorik ez duen irismena eskuratu du Ingalaterrako Premier League txapelketak. Afrika eta Asiako merkatuetan duen erroari esker, dimentsio globala eskuratu zuen. Ondoren, jokalari zein teknikaririk onenak erakartzeko gaitasuna izan du. Talk Football irratiarentzat lanean dabilen Álvaro Romeo kazetari bilbotarrarekin hitz egiteko aukera izan dugu, Premier League-ren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko.
bideoa prestatzen
Wengerren itzal luzeak eta emaitza txarrek Emeryren ibilbidearen amaiera eragin dute

2019-12-03
UEFA Europa Leaguen Frankfurt-eko Eintrach taldearen aurka galdu ostean, Arsenaleko zuzendaritzak Unai Emery kargutik kentzea erabaki zuen. Marakana Txikia saioan, gai honen inguruan aritu gara Londresen lanean dagoen Alvaro Romeo kazetari bizkaitarrarekin batera.
bideoa prestatzen
Zlatan Ibrahimovic talde gabe dago

2019-12-03
Suediarrak Los Angeles Galaxy utzi eta abentura berri bati ekingo dio, zurrumurruen arabera baliteke Milanera itzultzea. Hala ere, bitartean, zeresana ematen jarraitzen du, besteak beste, Hammarby klubaren erosketarekin. Egoera honek, Malmoeko zaleen haserrea eragin du. Honatx, Alessandro Rutak Marakana Txikian osatutako soslaia.