Skip to main content
bannerra

Azken bideoak: Futbola

bideoa prestatzen
Athletic Clubek Ibai Gomez aurkeztu du

2019-01-11
Ibai Gomez santutxuarra aurkeztu du gaur goizean Athletic Clubek San Mamesen. Hegaleko jokalaria Alaves utzi eta bere etxea izan zenera itzuli da 2022 urtera arte eta etete-klausularik gabeko kontratua sinatuta.
bideoa prestatzen
Vigoko garaipenak, hauspo berria eman dio Athletic-en ingurune osoari

2019-01-09
Urtero legez, Athletic-eko zuzendaritzako kide zein teknikariek kazetarien aurkako partida jokatu dute Lezaman. Giroan, Balaidosen lortutako garaipen lasaigarria. Taldearen egoeraren inguruan, Koikili Lertxundi eta Haritz Gallastegirekin hitz egiteko aukera izan dugu.
bideoa prestatzen
Athletic-ek Vigon lortutako garaipen garrantzitsuaren ostean, zuri-gorriek Ibai Gomez begiz jota dute

2019-01-08
Gaizka Garitanoren taldeak jaitsierako postuak atzean uzteko urrezko hiru puntu eskuratu zituzen Celtaren aurka. Horrekin batera, lehoiei dagokionean, Hamaika Telebistak jakindakoaren arabera, Athletic-ek Ibai Gomez santutxuarra berreskuratu nahi du.
bideoa prestatzen
Realeko neska mutilek garaipenekin hasi dute urtea

2019-01-07
Realak garaipena lortu du Real Madrilen aurka Bernabeuen. Imanol Alguacil entrenatzailearen estreinaldi ezin hobea izan da. 93-94 denboraldian zeresana izan zuen entrenatzaileak,jokalari zela, txuri-urdinek garaipena lortu zutelako Madrilen emaitza berarekin eta Imanolek sartu zuen gol bat. Talde txuri-urdinak 15 urte zeramatzan Santiago Bernabeuen irabazi gabe. Errealeko nexkek ere garaipena etxean utzi dute Logroñoren aurka izandako partidan. 3 puntu poltxikora eta Ligan zortzigarren postuan geratu dira 22 punturekin.
bideoa prestatzen
Defentsan sendo arituta, hutsean berdindu zuten Alavesek eta Athleticek Mendizorrotzan

2018-12-18
Distirarik gabeko lehia burutu zuten Alavesek eta Athleticek. Erasoan eskas ibili ziren bi taldeak eta emaitza ez zen mugitu norgehiagoka osoan. Atzeko lerroek gailendu zitzaizkien erasoei eta partidu gogorra izan zen arabarrentzat zein bizkaitarrentzat.
bideoa prestatzen
Klubaren egungo kudeaketa eredutik, ikuspegi enpresarialera igarotzea defendatu du Elizegik

2018-12-14
Aitor Elizegik Athletic-eko presidente izateko hautagaietako batek, bere plantxak alor ekonomikoan dituen ardatz nagusiak azaldu ditu hedabideekin partekatu gosarian. Fernando San José eta Jon Ander de la Fuentes hautagaitzako kideekin lagunduta, Elizegik klub kudeatzeko egungo eredutik, kluba enpresa eredutik kudeatzerako bidea defendatu du. Ekinbide horretan, egun indarrean dauden Kirolaren Lege autonomikoa zein estatala aldatzeko ahaleginean diharduko dutela azpimarratu dute hautagaitzatik. Horrekin batera, onartu egin dute Alberto Uribe-Etxebarriak irabaziz gero, haren taldeak 300 milioi eurotako ondasuna eskura izango lukeela eta aldiz bere hautagaitzak ezin izango lukeela. Horren aurrean, kirol legearen zein klubaren estatutuen berriztapena defendatu ditu Santutxuko sukaldariak, etorkizunean egoera errepikatu ez dadin.